RAFAEL BERRIO (Donostia, 1963)
Mariaren Bihotza ikastegian bere lehen taldea osatu zuen 1979an José Manuel Puerto, Endika Cámara eta Ignacio de Lucas lagunekin. Bira bat egin behar zuen Domosti-Sound delakoan parte hartzeko deia jaso zuen (bira honek Madrilgo Rockola areto ezagunean izan zuen amaiera) bere lehenengo EP-a grabatzen ari zenean. Lan gaztea, biniloan egina, uhin berriaren eragin handi eta saihestezinaren pean.
(U.H.F. Shanti-Records, 1981)
(...) 80. urteetako bigarren erdialdean galdu egin zen itzalean. Urte askoan bere lagunekin bildu eta itxi zen saioak egiteko lokaletan, tarteka jendaurreko emanaldiak eskainiz (zenbaitetan lagun mina zuen Poch musikagile donostiar apartarekin batera), 1991ean berriro ere Shanti-Recordsentzat lehenengo LP-a grabatu zuen arte, Landetako Du Manoir estudioetan. Lan hau ez zen argitara eman konpainia hark porrota jo zuelako geroago. Luzaroan egon zen esperoan eta etsiak hartua egon zen, Anaia Iñaki Berrio idazlearen laguntzarekin errepertorio berri bat osatu zuen artean. Lan honek Warner multinazionalaren interesa piztu zuen, eta honek Amasako IZ estudioetan, oraingoan bai, iraupen luzeko lehen lana ekoitzi zion. Hamabi gai, rock garratzaren estiloan. Kritikak oso onak izan ziren baina salmentak eta promozioa eskasak. (Amor A Traición-A.A.T.-DRO-Warner, 1994)
Konpainiak inolako interesik agertzen ez zuenez, luze gabe lortu zuen askatasun-karta, eta horrek aukera eman zion taldeko bateria jotzaileak ireki berria zuen Estudio DeLucas estudioetan iraupen luzeko bigarren albuma prestatzeko. Lan hau era altruista batean ekoitzi zuen Dioego Vasallok, tirada mugatuarekin. Halatan, Rafaelek berak kudeatutako bira bati aurre egiteko modua izan zuen eta kritikaren eta entzuleen aldetik aski kritika onak jaso zituen, birak jende gutxi bildu zuen arren (Amor A Traición-Una canción de mala muerte. Galerna-1997)
Bi urte geroago eta Iñaki De Lucas ekoizle eta azken ukituen emaile zuela, beste kanta bilduma bat grabatu zuen. Valentziako Criminal konpainia independenteak bere interesa adierazi zuen lan honen aurrean. Rafael Berriok argitalpen-kontratu bat izenpetu zuen etxe harekin, eta bere hirugarren LP-a kaleratu zuen. Ondoren etorri ziren talde berriarekin eta izen berriarekin hainbat elkartetan eskaini zituen emanaldiak, gehienak Valentzia aldean eta Euskal Herrian. (Deriva-Planes De Fuga; Criminal Discos, 2000)
(...) Eta orainaldira iristen gara. Beste lan bat eman du argitara, Iñaki De Lucasek Donostian duen estudioan grabatua eta ekoitzia, argitalpen independente batean, Valentziako konpainia utzi eta gero. Banaketa eta erregistroa Gaztelupeko Hotsak etxe gipuzkoarraren esku geratu dira. Laugarren album hau (Deriva-Harresilanda.Autoedición/Hotsak, 2005) da orain aurkezten duguna, eta proposatzen den formatu txikiko emanaldietan gozatzeko aukera eskaintzen diogu gutxiengo bati. (...) Ez da ezinezkoa abesti hauetakoren bat ezinbestean gero eta handiagoa eta sutsuagoa den (eta agian hori ez da egilearen gustuko) entzuleriaren barnera iristea eta bertan geratzea.
“Biografías futuras”-etik jasoa
Koan Amiama; Limbo arg.
|