Ņaco Goņi, Danny Boy & Mingo Balaguer
Spanish Blues Harp Attack
Musika tresna bera disko oso baten ardatz bihurtzea arrisku handikoa da, baita bluesa bezain esker oneko estilo batean ere. Askotan ikusi dugu antzekorik gitarraren inguruan, baina lan honetan jaun eta jabe dena harmonika da, eskarmentu handikoak izateaz gain jotzeko modu desberdina duten artisten esku eta ezpainetatik. Ņaco Goņi madrildarra, Danny Boy valentziarra eta Sevillako Mingo Balaguer banda askotan arituak dira James Cotton, Charlie Musselwhite eta halakoen teknikak lantzen, eta egundoko oreka lortu dute zuzeneko lan honetan. Aspaldiko blues kantak oinarri hartuta -tartean Ņaco Goņiren beraren Borracho delakoa ere bai-, hiru musikariek boogie eta kolore festa bihurtu dituzte betidanik ezagutu duten musika eta doinuak.
Gaztelupeko Hotsak. www.hotsak.com
|