EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Mugaren poesia
Hemeroteka
Mugaren poesia


Jon KORTAZAR

Liburua Mugaldekoak

Edu Zelaieta

Susa eta EEF, 2004

  1. orrialde.

Edu Zelaieta (Gasteiz, 1973) ezaguna da hainbat sari irabazi dituelako, eta Elkarlanean Fundazioak ematen duen beka lortu ondoren, liburu berria argitaratu du: Mugaldekoak.

Idazleak badu ezaugarri nabarmena bere lanetan beti agertzen duena: gai nagusi baten inguruan egiten ditu poemak, beraz, lehendabizi proiektua dagoela dirudi, edo behintzat liburuak mantentzen duen batasun haria, eta ondoren, idazketa. Horrela gertatzen dela hemen ere soma dezakegu, elementu autobiografikoari eutsiz mugaldekoen bizitza eman du aditzera, mugak eta marrak zer adierazten duten esploratzeko idatzitako liburua dela esan dezakegu.

Eta lehendabiziko parteak gai hori aditzera datoz: mugak daude pertsonen artean, mugak herrien artean, eta kontrabandoa. Aspaldiko poeta katalanak, Vicenį Altaiok, esan zuen moduan idazlea ideien kontrabandoan dabil. Eta horrela ari da Edu Zelaieta ere, bere Baztan aldeko mugetatik, gaurko mundu globalak zabaltzen dituen mugak aztertuz, hemendiko mugetatik Mundu guztiko mugetara, denak zein okerbidekoak diren adieraziz.

Baina Altaiķ abangoardiako poeta zen, eta Zelaietak nahiago du mundu estetiko desberdinen korapiloa egin eta desegin. Autobiografia maite du batzuetan, besteetan hitzaren lilurak bultzatzen du idaztera, joera linguistikoa nabarmenduz, paralelismoak osatzen du beste zenbaiten poema, pentsakizun lerratuz...

Testuan barrena bada poema gogoangarria, hain zuen ere Gasteizko kalean kokatzen diren etorkinen denda eta negozio desberdinez osaturikoa. Kalean barrena doala aurkituriko poema dirudi horrek.

Baina asmoen planteamenduetan zuzen badabil Edu Zelaietaren poesia, batzuetan praktikak ez dio erantzuten aldez aurretik jarritako moldeari. Eta arazoa begiradan dagoela uste dut. Oso poesia deskriptiboa egiten du, kanpotik begiratzen duena, eta esanahia garbia bada ere, kanpotik emana dago, proiektu nagusi horretan eta testuak hasiera polita badu ere, intuizioak agintzen baitu maiz, gero idazleari kosta egiten zaio poesiaren nondik norakoa ongi jarraitzea, eta bukaera aldera xume bihurtzen da testua, hitz jokoa besterik ez denean.


MUGALDEKOAK





Kontzertuak


Hemeroteka


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JIMMY BIDAURRETA
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du