Poesia eta musika eskutik heltzen direnean Mugaldekoak mapetako muga guztien gainetik gailentzen dira: abuztuaren 22an La Seu de Urgell-eko "mugak" izango dira lekuko(Lleidan).
Edu Zelaieta, Beņardo Goietxe musikaria, Raul Garcia musikaria eta Jordi Serra itzultzailea dira Mugaldekoak.
Edu Zelaietaren bigarren poema liburua du abiapuntu egitasmoak, Mugaldekoak (Susa, 2004). Mugaldekoak: poemak, kantuak eta kantupoemak ikuskizuna estreinakoz, 2004ko maiatzaren 28an egin zen, Berako Kultur Etxean. Harrezkero, hogei tokitan baino gehiagotan izan dira Mugaldekoak: Gasteiz, Bilbo, Iruņea, Donostia, Irun, Senpere, Durango... 2005eko udan, Pirinioetako idazle euskaldunen eta katalanen arteko literatur topaketetan, Mugaldekoak: poemes i canįons de frontera bertsio hibridoa eskaini zuten. Alegia, katalanez eta euskaraz. Lau hilabete geroago, berriz, Katalunian barrena ibili ziren.
|