EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Mugaz gaindiko kontrabandistak
Hemeroteka
Mugaz gaindiko kontrabandistak


Mugaldekoak taldeak literatura eta folk-rock musika uztartu ditu bere lehenengo disko-liburuan

MIKEL LIZARRALDE

Donostia

Mugak banandu bakarrik ez, batu ere egiten duela pentsatzen dutenetakoak dira Edu Zelaieta, Beñardo Goietxe, Raul Garcia eta Jordi Serra. Mugaldekoak dira. Musikarekin literatura zabaltzen dutenak. Bidez bideko kontrabandistak. Kanpo mugetatik beraiei bereziki interesatzen zaizkien barne mugetara bidaiatzen duten kontrabandistak. Bi urte eman dute bidean, eta horren emaitza doinua eta hitza uztartzen dituen disko-liburu batean jaso berri dute: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (Gaztelupeko Hotsak).

Mugaldekoak proiektuak Mugaldekoak liburuan du abiapuntua; Edu Zelaietak idatzi eta Susa argitaletxeak 2004an kaleratutako poesia bilduman. Hark eraman zituen Zelaieta bera, Beñardo Goietxe (ahotsa, gitarra) eta Raul Garcia (gitarra, zerra musikala, aho soinua) zuzeneko ikuskizun bat prestatzera: Mugaldekoak: poemak, kantuak eta kantupoemak. Ordutik hona pasatutako bi urteetan Jordi Serra gehitu zaizkie irakurketekin, eta proiektuak aldaketa ugari izan ditu bidean. Hasieran Euskal Herrian aritu ziren Mugaldekoak, baina iazko udan, Pirinioetako idazle euskaldunen eta katalanen arteko literatur topaketetan parte hartzeko deitu zituzten, eta hartarako katalanez eta euskaraz osatutako bertsio hibridoa: Mugaldekoak: poemes i cançons de frontera. Orduz geroztik, batean eta bestean dabiltza, eta Katalunian batik bat, emanaldi ugari eskaini dituzte. Euskal Herrian dabiltzanean euskaraz aritzen dira; Herrialde Katalanetan, euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez.

Emanaldi horietan «proposatutako bidaia» proposatzen dute laurek disko-liburuan ere: «Kanpoko mugetatik barrengo mugetara eramaten gaituen bidaia da diskoa», azaldu du Zelaietak. Horregatik, lehenengo kantuetan erreferentzia geografikoak azaltzen dira (Baigorritik Erratzurat, La Mina -katalanez abestua-, Libanoko istorioa), eta gero bestelako mugek hartzen dute lekua. «Mugak ditugu mintzagai; mota askotarikoak: fisikoak, hala nola kulturak bitan zatitzen dituztenak; sozialak, bazterketa, immigrazioa... Eta denok ditugun muga emozionalak ere badira diskoan», gaineratu du, berriz, Serrak.

Zelaieta eta Serra, biak ala biak, testuen irakurketaz arduratu dira diskoan -zuzeneko emanaldietan bezala-, eta Goietxe eta Garcia, berriz, musikaz.

Esparru bata eta bestea, ordea, elkarri loturik daude, eta batean zein bestean, kanpoko oihartzunak ere jaso dituzte. Hainbat hizkuntza eta literatur erreferentzia (Joan Margarit, Wislawa Szymborka, Miquel Marti Pol, Amin Maalouf) aurki daitezke testuetan, eta hainbat musikariren kolaborazioa zenbait kantutan: Jexux Agirresarobe, Igor Telletxea, Joseba Irazoki eta Estitxu Pinatxo.

FOLKAREN ETA ROCKAREN ARTEAN Goietxerenak dira musika gehienak eta folkaren, rockaren, poparen eta countryaren arteko mugan dira: «Musikaria baino gehiago musikazalea naiz, eta horiek dira gustuko ditudan estiloak». Kantu gehienak biluziak dira, gitarra, ahots eta zerra melodikoan oinarritutakoak, baina badira talde soinu rockeroagoa eskaintzen dutenak ere: Irakurleari, Muga inguruan -hau country-rocketik gertu-...

Hilaren 18an Irungo Kabigorrin aurkeztuko dute diskoa, eta abuzturako beste bi hitzordu dituzte: 22an, La Seu de Urgellen, Lleidan (Herrialde Katalanak) eta 23an Andorran.

############

Mugaldekoak proiektuak Edu Zelaietaren Mugaldekoak poesia liburuan du abiapuntua


MUGALDEKOAK





Kontzertuak


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du