EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Mugaldeko hotsak bizirik kantu artean
Hemeroteka
Mugaldeko hotsak bizirik kantu artean


EDU ZELAIETA

Edu Zelaietaren Mugaldekoak poema liburutik, Mugaldekoak taldea sortu zen, literatura, pop-rock-a, folk-a eta country-a nahasten duen musika-proposamen baten bidez. Abenduak 19-an, Basauriko Dorretxean ikusi ahal izango ditugu zuzenean.

Mugaldekoak poema liburu batetik abiaturik gaur egun eskaintzen duzun ikuskizunera bilakaera interesgarria omen dago. Azalduko diguzu nolakoa izan da? Mugaldekoak liburua 2004ko udaberrian atera zen plazara, orain dela bi urte eta erdi, beraz. Liburua argitaratu baino lehen, laguna dudan Beñardo Goietxe musikariarekin solasean, (nire) poesiari (bere) musikaren hegoak ematea pentsatu genuen. Geroxeago, berak Berako bertze musikari bat aurkeztu zidan proiektuan parte hartzeko, egun laguna dudan Raúl García Etxeberria. Eta horrela hasi ginen, hiruren artean, Bera eta Sara bereizten dituen Guardia Zibilaren aduana zaharrean entsaiatzen. Mugaldekoak bertan sortu ziren, mugalde betean. Eta hortik, aurtengo udan Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin atera dugun disko-liburura iritsi gara. Niri, idazle eta pertsona bezala, Cervantesek zioena gertatu zait ia hiru urte hauetan: asko ikusi dudanez, asko ikasi dut.

Zein izan da ikuskizunaren helburua? Zure poemak jende gehiagorengana heltzea? Neurri handi batean, bai. Literatura idatzia beti izan da, da eta izanen da minoritarioa. Horretaz ez dut dudarik. Zer erranik ez, hizkuntza minorizatu batean eta poesiaz ari bagara. Hausnarketa horretatik abiatu ginen musikariak eta ni elkartu ginenean: nola helarazi testu poetikoen bidez aditzera eman nahi diren mezuak? Alde horretatik, emanaldien bidez (35 inguru, orain arte, eta oso toki diferentetan) askoz ere jende gehiagorekin bat egin dut liburuaren bidez baino.

Zeure ustez liburuaren sentimendua islaturik sumatzen da antzezpenean ala beste kolaboratzaileen eragina nabaria izan da? Nire ustez, biak lortu dira. Izan ere, ‘Mugaldekoak’ liburuan agertzen zen mugaren (eta mugen) unibertsoa emanaldietan nola diskoan ederki islatuta gelditu da. Nik liburua idatzi nuenean, muga mota asko nituen gogoan: geografikoak, politikoak, sozialak eta barneko mugak, emozionalak. Liburuan nahiz diskoan, adibidez, bidaia bat proposatzen dugu: Euskal Herritik abiatu, Euskal Herria bitan zatitzen duen mugaldetik abiatu, gizartezko mugetara egiten dugu (inmigrazioa eta maiz gutaz jabetzen den ergelkeria, adibidez), azkenik, gehien interesatzen zaizkigun geltokietan geratzeko: barruko bazterretan.

Zeintzuk dira zure inspirazio iturriak idazterakoan? Non koka liteke zure estiloa, beste idazleen eraginak...? Horretarako ere aski mugaldekoa naiz. Niri beti ikaragarri zaila suertatu zait iturriak aitortzea. XXI. mendean bizi gara, fusio, nahasketa eta globalizazioaren garaian, diotenez. Ezin dizut idazle bakar bat aipatu, horretarako, asko aipatu beharko bainituzke

Edu Zelaietak bere ikuskizuna egingo du abenduaren 19an Basauriko Dorretxean.

txt > david tijero osorio y abel amutxategi dib> estudio maske


MUGALDEKOAK





Kontzertuak


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du