Andoni Tolosa "Morau " kantautoreak kontzertua eskainiko du gaur , gaueko 00:00etatik aurrera , Zarauzko Arrano tabernan.Musika munduan lanean duela hamar urte inguru hasi zen hernaniar honek atzoko , gaurko eta biharko abestiak eskainiko ditu agerraldi horretan.
Zer da Arrano tabernara bilduko diren lagunek ikusi eta entzun ahal izango dutena?
Kontzertu horretan Morau kantautorearen betiko kantak entzungo diren arren , azken urtean konposatutako lanak ere aurkeztuko dira.
Kanta argitaragabe edo ezezagunak entzungo dira, beraz...
Hala da . Niretzako garrantzitsua da kanta idatzi berri hauek pixkanaka jendearen aurrean aurkeztu, eta duten harrera zein den aztertzea.Argia ikusi ez duten kantek rodaje antzeko bat behar dutela uste dut.Beraz , aldika bada ere , agerraldietan abesti zahar eta berriak nahastea gustatzen zait.
Urtaro ona al da uda Euskal Herriko kantautoreek lan egin dezaten?
Egia esan , ez . Euskal Herriko kaleak jaiez eta festaz betetzen dira udan, eta giro hau ez da oso egokia kantautoreentzat.Gure musika ez da festa girorako egokia. Rock taldeek lan handia izaten duten garaietan gu lasaiago ibiltzen gara. Udazkenarekin hasiko ote gara lanean...
Zein da orduan kantautorentzako giro egokiena, non dago Morau erosoen ?
Guk harreman handiagoa eta zuzenagoa behar dugu entzulearekin. Giro intimistagoa,txikiagoa , lasaiagoa izaten da gurea.Jendearen arreta geureganatu behar izaten dugu, eta tabernak oso aproposak dira horretarako.Hala ere , tabernan musika entzutekoohitura falta da Euskal Herrian.
Zuen musika edo lana Euskal Herrian onartua dagoela uste al duzu?
Euskal Herrian kantagintzarekiko zaletasun handia dagoela uste dut , eta ildo klasikoa jarraitzen duten kantautoreak entzuten dituen jende asko eta asko dago.
Miren Imaz
|