EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Komentarioa
Amodio domestikoak
Komentarioa


Goxotasuna ere garratza izan daiteke

Morau izan zen, 1996an, Gaztelupeko Hotsak disketxeak atera zuen lehenengo kantautorea. Ordutik, lau urte pasatu dira eta Morauk amodio domestikoa deritzon lana kaleratu du tarte hori eta gero.

Lehenengo lan luzean “Nork daki” moduko kantak aurkitu genitzakeen. Kanta hau Balerdi Balerdikoak bertsioneatua ere izan da eta trukean nafarren “lore Etxean” ber-tsioneatu zuen Morauk, “kantu galduak” lanean ageri den alea. Kantu horrek gogoratzen digu aparientzian nagia izan daitekeen kantatzeko era, finean erakargarria dena. Indarra duen sortzaileak egindako erritmoekin dator oraingoan Morau, hainbat sonoritate ezberdin landuta.

Zentzu honetan, Amodio domestikoa erregistro ugari dituen lana da, errekurtsoak jorratuta era askotako erritmoak osatzera datorren CDa. Taldeko oinarria hirukote batek osatzen du, horrela, Moraurekin batera, Beñardo Goietxe gitarran eta Josu Gabellanesek baterian osatzen dute hirukotea, kontzertuetan jardungo duen taldea. Beraiek dira batzuetan rockabilly erritmoak entzunaraztera garamatzatenak. Horrelakoa da esaterako Serie B izeneko kantua, beharbada suminduraz eginiko garrasi antikonformista batez osatutako kanta. Antzerako ukituekin, baina pop ohiartzun handiagoekin dago egina supereuskalduna kantua, jatorkeriari eta lege zahar eta koipetsuei egindako begirada maltzurra. Ederra da era berean, diskari izena ematen diona, harrikoa egin aurreko eta osteko amodioaz diharduena. Erritmo diferenteak dituen seinale da, era berean, Josi Ubedaren Argi da dena, punk mugimendutik ekarria inguru coumtry-rock ganberro ba-tera. Bertsioa da baita ere martxa baten lehen notak, banguardia izandako Mikel Laboaren bertsio ezaguna.

Morauk ez du galdu etorkizuneko soinuak eta tradizionalak lantzeko aukera. hip-hop-a egiteko tentazioa gauzatu du hipermerkatu gogaikarriei kritika egiteko eta hamalau heriotzak-ekin Mendaroko kopla zaharrak kantatzera ere ausartu da, Jose Larrañagaren heriotzak kantatzen dituen baladak isten du diska.

Morauren kantu intimistak ezin ziren falta eta hutsune hori betetzeko daude epika itxuraz mozorrotutako Seaska kanta eta Forensearena. Balada eta koartadak kantek bakardadearen isla uzten digute eta Metadonak gustu gozo gazia. Zure hiztegia-k dakarkigu Morauren alde xamur eta apalena, ia doinu sanberoekin, Edonola ere, ahazteka, Maite Arrietajauregik jotako celloaz lagunduta dagoen Ahaztura, gozotasun narko-sintetikoa duena.

Morau ondarea aberastera dator espero ez diren erritmo eta kantuekin. Bazterrezinak diren kantekin, paradoxen alabatzat har genitzakeenekin, kontraesanak zorroztuz, eta gozotasunaren gazia inoiz ahaztu barik datorkigu Morau, kantautore egina.


MORAU





Kontzertuak


Morau


Argazkiak


Argazkiak 2


Hemeroteka


Hemeroteka 2


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du