EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Mutiko oparoa
Hemeroteka
Mutiko oparoa


EUSKALDUNON EGUNKARIA 2002-11-12
J. MARTIN

Lekua: Bilboko Arriaga antzokia.
Eguna: Azaroak 10.
Jende kopurua: 800 lagun.

Ausart ibili zen Zornotzako kantaria eta kantaldiko bost lehenengo kantuak Heldu artean lan berritik atera zituen. Ez naiz oroitzen izan zen lehena eta Gaueko hamabiak bosgarrena. Mikelen atzean sei musikari —zazpi, biolaren emakumea agertzen zenean— egon ziren, bera bezala beltzez jantzita. Kasualitatez, azken diskoan agertzen dira denak: Aitor Rubio (gitarrak), Julio Andrade (kontrabaxua), Blas Fernandez (bateria), Pablo Tato (saxoak) eta John Bews eskoziarra (biolin elektrikoa). Salbuespen bakarra: Jose Luis Canal pianista bilbotarra. Beraz, osagai egokiak zeuden diskoaren soinu sendoa eta distiratsua lortzeko. Eta horrela gertatu zen: mahaian Mikel Fernandez, diskoaren ekoizlea, lan honetan aritu zen maisutasunez.

Baina goazen harira. Mikelek giro intimista nahi zuen eta argiei esker hasieratik lortu zuen. Soinu dotore baten atzetik ibili zen, jazz, folk eta poparen artekoa eta talde bikain honekin arazorik ez. Jendearekin hitz egin nahi zuen kantuen bidez eta txaloen erantzun beroa hartuta, honetan ere helburua bete zuen. Agian arrazoi hauengatik guztiengatik izan zen hain oparoa kantari bizkaitarra: hogeita hiru kantu kontatu genituen, album berriko guztiak —Egon izan ezik— agertu zirelarik. Horrek izugarrizko lana suposatzen du, eta, dirudienez, musikariek poz-pozik bete zuten.

Mikel Urdangarin ere eroso ibili zen, aulki garai batean eserita. Ia pieza guztiak aurkeztu zituen eta hanka sartzeren bat ere egin zuen (Oihana, Badira hiru aste baino lehen kantatu zuen —kantuen zerrendak alderantzizko ordena erakutsi arren— eta musikariek korrika aldatu behar izan zituzten instrumentuak).

Kontzertu luzea izan zen eta bigarren atalean kantu ezagunenak entzun genituen, zenbait kasutan gainera moldaketa berriz horniturik: Lau koplatxo, Goizetik, Ez esan ezetz, Egun argian, Killin, Haitzetan, agurreko Non geratzen den denbora, Bar Puerto-ko Txatxamatxalinatxu tangoa eta, nola ez, Pier Paul Berzaitzen Baratze bat, gaueko bertsio bakarra.

Dena ondo, dena gustu handiz. Mutiko oparoa dugu Mikel eta gau honetan kantu berri ederrak sortzeko gaitasuna erakutsi zigun. Artista gutxirekin gertatzen da hori hirugarren lana bete ondoren. Horrela jarrai dezala.


MIKEL URDANGARIN





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak 1


Argazkiak 2


Argazkiak 3


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du