EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Mikel Urdangarin kantariak disko berri bat karrikaratu du
Hemeroteka
Mikel Urdangarin kantariak disko berri bat karrikaratu du


Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik, artista bizkaitarrak bosgarren diskoa aurkeztu berri du, Heldu artean izenburupean

D.N. - Iruņea

Mikel Urdangarin bertsolaritzatik etorritako konpositore eta kantaria dugu, azken urteotan lan izugarri oparoa egun duena. Bere disko guztien harrera onak Euskal Herri osoa zeharkatzera bultzatu izan du, eta hemendik kanpora ere emanaldi andana egin ditu: Kanariar Irletan, Madrilen, Eskozian...

Egunean zehar jasotako inpresioez baliatzen da Mikel bere istorioak osatzeko, eta gero dator kantua. Horrela sortzen dira kanta sugerenteak, intimistak batzuetan, herrian sustraitutakoak, wsperientzia pertsonaletan oinarritutako testu koloretsuak... Minimoa erabiliz erakusten du maximoa. 1994.urtearen bueltan hasi zen kantatzen. Bere lehen lan luzea, Haitzetan (1997), lan biluzia izan zen. Ahots hutsa ardatz zuela, gitarra akustiko eta txeloz jantzitako doinuak ageri ziren. Bigarren lan luzearekin lortu zuen sona handiagoa, Badira hiru aste (1998). Honetan, iraganari begiratu zion: iragandako garairen bati zegozkion paisaia eta pasarteak, orduko egiak eta asmakizunak, pozak, tristurak... Bidaiaren buruan disko berri baterako kanta dexente bilduak zituen, eta horrela, sortu zen Espilue (2000). Bertan, Eskozian Cantrip talde folkiarekin batera grabatutako bi kantu ere agertzen dira. Urte haratako Durangoko Azokan diskorik salduena suertatu eta Euskal Herriari buelta eman zion Mikelek, emanaldiak eskainiz.

Ezin geldi egon eta Bingen Mendizabalekin batera 2001ean egitasmo berri bati egin zion aurre, Kirmen Uriberen testuetan oinarritutako Bar Puerto ikuskizuna hain zuzen, laster bere laugarren diskoa bihurtuko zena (2001) Heldu artean, kantari bizkaitar honen bosgarren diskoa da. Bertan, folk akustikoaren bidetik jarraitzen du, nahiz eta oraingoan haren alderdirik urbanoena erakustea aukeratu duen. Kantu gehienak Mikelek berak konposatu ditu eta horien artean bada katalanez abestutako bat ere.


MIKEL URDANGARIN





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak 1


Argazkiak 2


Argazkiak 3


Hemeroteka


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JIMMY BIDAURRETA
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du