Lekua: Bilboko Plaza Barria. Eguna: Abuztuaren 20a. Jende kopurua: 1.500 lagun.
...
Ondoren, Mikel Urdangarinen txanda izan zen. Heldu artean diskoa kaleratu zuenetik behin eta berriro ikusi dugu gure agertokietan. Ohiko ekitaldi biribila bete zuen bi orduz, maisutasunez (gero eta hobeto kantatzen du ere Zornotzakoak) eta dotoretasunez. Ustekabe bakarra Mikel Urbeltz biolin jotzailea aurkitzea izan zen, Bingen Mendizabal lanpetuaren ordez. Zazpikoteak azken lanean jardun zuen hasieratik, eta noizean behin kantu zaharrak ere jo zituen (Hau ez da amodiozko kanta, Zatozte, Haitzetan berritua, Badira hiru asteÉ) eta, nola ez, Berzaitzen Baratze bat, jendearen laguntzaz. Erdian beste mirari txikiak: Oihana, Negua, Lehengo moduan, On vas, Maiatza. Euria egin arren, entzuleek eserita jarraitu zuten gau euskaldun lasai honetaz gozatzeko.
Joseba Martin
|