EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Ibilbidea
Mikel Urdangarin

Tradizioa, folklorea eta berritasuna uztartzea lortu duen kantautorea

Mikel Urdangarin Bilbon jaiotako zornotzarra da eta kantari baino lehenago izan dugu bertsolari. Bizkaiko bertsolari txapelketako finalerdi pare batera ere heldutakoa da. Gaur da eguna, ordea, musikarako dedikazio esklusiboa duena. Esan genezake berandu heldutakoa dela musika mundura, hala ere, azken urteak oso beteak eta emankorrak izan ditu. Euskal Herria bere luze-zabalean zeharkatu du zuzeneko kontzertuekin eta bere diskek oso harrera ona izan dute.

Bizkaieraz ere kantatzen duen kantautoreak argazkien bitartez funtzionatzen du kantuetan, argazki mentalen bitartez. Horiei esker osatzen ditu istorioak eta gero dator kantua. Horrela sortzen dira kanta erromantikoak, intimoak, herrian sustraia dutenak, esperietzia pertsonaletan oinarritutako testu koloretsuak... minimoa erabiliz erakusten du maximoa. Maximoa lortze horretan lagungarri dira hitz interesgarriak, giro pertsonala, zehaztasun ugari, eta batez ere kantuen borobiltasuna.

1994 urtearen bueltan hasi zen kantatzen. Orduko hartan a capella kantatzen zuen, baina segituan konturatu zen lagun baten beharra zuela, gitarrarena. Lehenengo lan luzea Haitzetan izan zen. Bertan gitarra eta txeloz jantzitako doinuak ageri ziren -ahotsa ardatz- produkzio konplexuetatik urrun dagoen estiloa zabalduz haien gainetik. Lan biluzia izan zen hura.

Bigarren lan luzearekin lortu zuen sona handiagoa, Badira hiru aste izenekoarekin, alegia. Lan horretan iraganari begiratzen zaio, iragandako garairen bati dagozkion paisaia eta pasarteak dira agertzen direnak, egiak eta asmakizunak, pozak eta tristurak... Kontraste horiez baliatu da kantautorea ilunena, beltzena edo hobeto esan "galtzailea"-renak diren irudiak marraztu eta beraiekin bidaiatzerakoan. Edonon aurki ditzakegu mozkorrak, maitasun eriak, iluntasuna...

Bidaian lagun izan ditu Arkaitz Estiballes eta Iņaki Aurrekoetxea bertsolariak ere. Bion hainbat letra ageri dira diskan. Badira hiru aste 98ko neguan grabatu zen Bilboko Entzun estudioetan.

Euskal Herriko luze zabalean ibili da Mikel Urdangarin azken urteetan kantari eta bidaia, kanturako gaia izateaz gain, bizimodu moduan ere hartu du Urdangarinek. Horrela, Euskal Herritik kanpora ere emanaldi andana egin ditu Kanariar irletan, Madrilen, Edinburgon... Aipatzekoa ere bada berarekin batera zuzeneko emanaldi zein diskoetan parte hartu duten musikarien zerrenda: Iņaki Salvador, Eņaut Elorrieta, Jonathan Bews, Luis Camino, Pello Ramirez, Bingen Mendizabal, Josu Zabala...

2000ko udaberrian Elkartasun Eguneko abestia grabatu zuen Unai Iturriagaren testoan oinarriturik. Sasoi honetan bere boskote akustiko finkoaz zebilen eta talde honekin grabatu zuen Gasteizko El Canton de la Soledad estudioan udazkenean prestatutako kantu berri sorta Juanan Ros teknikariarekin. Diskoak Espilue du izenburu eta 2000ko Durangoko Liburu eta Disko Azokan diskorik salduena suertatu zen. Bertan Eskozian Cantrip talde folkiarekin batera grabatutako bi kantu ere agertzen dira. Euskal Herriari emango dio buelta 60 bat emanaldiekin.
Ezin geldi egon eta Bingen Mendizabalekin batera BAR PUERTO Kirmen Uribe idazle ondarrutarraren testoetan oinarritutako emanaldiari ekingo diote beste hainbat musikariren laguntzaz. Honen testigantza liburu-disko dotore batean kaleratuko da 2001an.
Hilabete batzuen isilunearen ondoren 2002ko udan Mikelek bere bakarkako disko berria grabatu eta udazkenean aurkeztuko du ikuskizun berriztuarekin.


MIKEL URDANGARIN





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak 1


Argazkiak 2


Argazkiak 3


Hemeroteka


ARTISTAK
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du