EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Mal de Ojoren bosgarren diskoak ekoizpen eta melodia landuagoak ditu.
Hemeroteka
Mal de Ojoren bosgarren diskoak ekoizpen eta melodia landuagoak ditu.


«Mestijaia»k rumbaz gain, jazz eta musika brasildarraren ukitu gozoak ditu

Mal de Ojo talde gipuzkoarraren kanta bilduma Berriak, «Mestijaia» (Gaztelupeko Hotsak), premisa garbia erakusten eta bultzatzen du: alde batetik, musika eta kulturen mestizaia, eta bestetik, dantzatzea eta parranda egitea beharrezko izatea bizitzaren une garratzei aurre egiteko. Azken bederatzi urteotan erakutsi duten moduan, trebeziaz egokitu dute rumbaren hizkuntza Euskal Herriko kulturara, eta ondorioz, diskoan agertzen diren abesti gehienak euskaraz idatziak daude.

DONOSTIA

Euskal Herriko rock eszenan bizirik irautea ez da lan erraza. Nahiz eta herri txikia izan, rockak eta gazte kulturak euskal gizartearen barruan garrantzia eta pisu handia lortu zuten 80ko hamarkadaren amaieran eta 90ekoaren hasieran, eta milaka gazte gitarra, baxua eta bateria hartzera bultzatu zituzten. Izan ere hainbat talde sortu, eta, era berean, beste hainbat desagertu ziren. Rockaz kanpo mugitu diren taldeentzat arriskua are nabariagoa izan da. Egoera horri aurre eginez eta rumbari jarraituz, bederatzi urtean bost disko eta EP bat kaleratzea lortu du Mal de Ojo talde gipuzkoarrak. Jorratutako estiloaren berezitasuna dela-eta, Mal de Ojo hasieratik ustekabekoa bere alde izan du. «1993an hasi ginenean, rocka goian zegoen eta guk erabateko ezustekoa eman nahi genuen. Espainol edo latino gisa kalifikatu den estilo baten barruan euskarazko pintzelkadak ematen hasi ginen», esan du Aitor Atxegak, Mal de Ojoko baxu-jotzaileak, hasierako garaiak gogoratzean.

Bosgarren diskoak, oraingoz azkena, "Mestijaia" izena du, eta Euskal Herriko disko-dendetara egun hauetan ari da heltzen. Rumba eta doinu latinoak erreferentzia nagusiak dira ''Mestijaia'' osatzen duten 15 abestietan. Bertan, lehen aldiz, bateria erabili du Mal de Ojok. «Guk beti erabili dugu perkusio instrumentu ugari, baina orain arte ez dugu bateriarik erabili», adierazi du Aitor Atxegak.

Bateria erabiltzeak estudioko lanean beste aukera batzuk eskaini dizkio taldeari. Moldaketak aberastu egin dira, eta azken emaitzan bossanova edo jazz ukituak ederki konbinatzen dira rumbarekin. «Bateria sartzean moldaketak egiteko aukera gehiago izan dugu, eta horrek kutsuak agerian utzi ditu. Ondorioz, pianoa orain arte erabili ez dugun moduan erabili dugu, jazz ukituekin, alegia. Gitarrak ere bossanova ukitu batzuk dituzte. Azken batean, moldaketetan, nahiz eta rumbatik hasi, hainbat estilo antzematen dira. Aberastasuna eskaini nahi izan dugu», azaldu du Atxegak.

"Mestijaia" izenburuan Mal de Ojoren diskurtsoaren oinarri nagusiak osatzen duten bi hitzak konbinatu dira: mestizajea eta jaia, hain zuzen ere. «Parranda, festa, izan da beti Mal de Ojoren ezaugarria. Gero, gure musika eraginak oso mestizoak izan dira. Azken batean, gure abestien artean denetarik egon da. Taldekideak ere hainbat arlotatik heldu dira: musika klasikotik, popetik, dantzaldietako musikatik edo folketik. Horregatik, gure ibilbidea ondo deskribatzen duten hitzak dira mestizaia eta jaia», dio Atxegak.

Hala ere, "Mestijaia"n badaude amodioaz eta nostalgiaz hitz egiten duten kantak, horren festazaleak ez direnak. «Urteak aurrera doazen neurrian, gure bizipenak gehituz doaz. Gero eta zuhurragoak gara, eta hori nabaritzen da, festarako gero eta leku gutxiago dagoelako», azaldu du Aitor Atxegak.


MAL DE OJO





Kontzertuak


Hemeroteka


Argazkiak


Argazkiak 2


Argazkiak 3


Ibilbidea


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du