EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Komentarioa
Coll Vs Costa
Komentarioa


SEXOA BLUESAREN LAUKIAN Sex & bluesaren adikzioa duen erlestar lizun The King Beek kontatua

Woody Alleni galdetu zioten ea sexua lizuna iruditzen ote zitzaion. Honek seriotasun tragiko batez erantzun zuen: “soilik ondo egina dagoenean”. The King Beek beti aplikatu izan du formula hori Que en Bee-n egindako bisitaldietan, gainera beti ere eramaten du bere erlauntzean azken proba igaro behar duen blues indartsu edo soul urtuzko diskoren bat.

Marcos Collek eta Adrián Costak grabatu, Naco Goñik ekoiztu eta Soraluzeko blues etxeak argitaratutako “K.O.ren erregeak” lanak barne kalitatearen kontrol guztiak gainditu ditu. The King Beek duela hilabete batzuk izan zuen zinta hauek entzuteko egokiera, behin eta berriz entzun zituen musikari haiek zeintzuk ziren ardura ez zitzaiola, kantu haiek lagun izan zituen Galiziako Barbanzan udako eztia sortzen eman zituen hainbat astetan. Boogie lizuneko pieza batean , “I was born in Santiago (Santiago ondoko lurretan) in 1979” aditzen zion abeslariari. The King Bee katarsi biluztu batean asetzen zen harmonikaren eta gitarraren arteko norgehiagokak entzunez, bere bizio egarria asetuz. Eta abeslariaren ahotsa, bere heldutasun gaztearekin, bluesik onenaren hauskortasun kezkagarriaren tonua eskainiz. Mose Allison ezagutzen dutenek ondo asko dakite zer esan nahi dugun.

Gero jakin genuen nortzuk ziren Galiziako Santiagoko harrizko duo hura osatzen zutenak. Deltatik Chicagora joan ohi ziren afroamerikarren gisara, Madrilera iritsi ziren 1999an, eta Tonky Blues Band taldeko partaide izan ziren. Habi zahar hartan Mick Taylor eta Buddy Miles bezalako musikariekin egin zuten lan.

Hantxe aurkitu genuen “Born in Santiago”, Nick Gravenites gitarra jole, abeslari eta musikariaren blues egokitu bat. Nick Gravenitesek Buddy Miles eta Michel Bloomfield musikariekin iritsi zen bere mailarik gorenera, The Electric Flag taldearekin. The King Beek Bloomfielden beraren soul blues bat gogorarazten digu, hemen Adrian Costak abestua, gozotasun motel batez; eros eta tanatos eskutik hartuta doaz “Dead in my family” honetan, “Death in my family” behar duenean. Heriotza izen ez baizik eta adjektibo bihurtuta metafora ederra da klasiko ilun honen mutazio bikaina adierazteko.

Ezustekoak ez dira hemen amaitzen. Coll eta Costaren “Twist and soul” gaia oso bestelakoa da, plazerra motelduz bizkortzen da musikari hauek egiten duten bezala, Javir Vacas eta Antonio Alvarezen erritmoak bikain lagundurik. Han “gospel” jatorriko kantuak ere aurki ditzakegu: “Revelation”, “Reno Factory” eta “Wade in the water”, hain haragikoia den eliza afroamerikar haren hiru adibide bikain, batez ere “Revelation” gaian Costaren ahots hauskorrak eta gitarra bizkorrak agerian uzten dutenez.

“Need my babe” pieza bikainean, Walter Horton harmonika jole legendarioaren jatorrizko piezan, bluesa eta harmonika uztartzen dira. The King Beek Chicagoko “Bluebird” estiloko “blues” zaharrak berpiztu ahal izan ditu “Blues Shadowa” bezalako gaiak irauten dituen bost minutuak merezi duten lanarekin, eta izerdi galantak bota ditu “I left my heart in San Francisco” bezalako erregistro neurtuarekin, jazz antzekoarekin.

CDaren hasieran eta amaieran Collek eta Costak eta beren erritmo laguntzaileek konposatutako lau gai aurkezten dira, boogie oparoko piezak eta beste ezusteko batzuk, esate baterako, “Turkey on the barn” pieza.

Benetan gozatzekoa da Costari “my heart goes boom, boom, boom...” hori entzutea, eta disko honi amaiera ematen dion piezan, “Cuncas blues special” izenekoan, Ñacoren harmonika urduria aditzen dugu. The King Bee lehertuta dago hamabost “round”-ak amaitzerako, baina aldi berean zoriontsu, izorratuta baina pozik, agian lerro hauek “Fucked up” blues afrikarraren erritmoa aditzen ari denean bukatu dituelako. Ez du axola zein asaltotatik hasten zaren entzuten. “K.O.ren erregeak” blues disko bikaina duzu. Eta zuzenean sekula ere ez dizute hutsik egiten.

The King Bee


LOS REYES DEL KO





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Hemeroteka


Webgunea


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du