EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Ibilbidea
Los Reyes del KO

K.O.REN ERREGEAK

Marcos Coll eta Adrián Costa Santiago de Compostelan hasi ziren elkarrekin jotzen, 1992. urtean; lagun minak ziren eta bluesaren izendatzaile komunak estu lotzen zituen. Red Blues Band eta Bluerags bezalako taldeak osatu eta gero, Madrilen jarri ziren bizitzen 1999. urtean, eta Tonky Blues Band Espainiako blues talde ospetsueneko partaide bihurtu ziren. Banda horrekin blues eta jazz jaialdi ugaritan parte hartu zuten penintsula osoan barna, eta Amar Sundy, Zack Prather, Mick Taylor (Rolling Stones taldeko kide ohia) eta Buddy Miles (Jimi Hendrix eta Santanaren taldeko kide ohia) bezalako artista handiei lagundu zieten. Aipatutako artista horiekin zuzenean jotzeaz gainera hainbat disko grabatu dituzte.

Duo honetan kimika berezi eta kuttuna lortzen dute, elkarrekiko anaitasuna aurreneko akordeetan geratzen baita agerian, entzuleekin erabateko elkarketa gertatzen baita. Bikotearen musikan era askotako eragina nabari da, blues beltza nagusi, baina jazzari, ragtimeri eta gospeli keinu ugari eginez. Bikotearen errepertorioan “Need my babe” (W. Horton), “Woman don´t lie” (L. Johnson) eta “Tight dress” (G. Smith) bezalako blues gai klasikoak aurki daitezke. Bestalde, “I left my heart in San Francisco”, “Yesterday” eta jazz tradizionalaren araberako beste pieza batzuk eta “Revelation”, “Wade in the Water”, “Reno factory”** gospel moldeko gaiak aurkezten dizkigu.

Eta horrek guztiak eragiten du bikotearen musika kolore eta ehundura aberatsaren batura gertatzea, inor ere epel uzten ez duen batura izatea.


MARCOS COLL (Harmonika)

Madrilen sortu eta Galiziara joan zen bizitzera zazpi urte zituenean. Harmonika bere kabuz jotzen hasi zen, Sonny Terry, Little Walter, Sonny Boy I eta II bezalako blues musikariei eta maisu handi eta lagun min zuen Ñaco Goñiri entzunez. 14 urte zituenean talde afizionatuetako kide izaten hasi zen.

17 urterekin harmonikaz bizitzen hasi zen, eta Xulian Freirerekin duoa osatuz bere bandako buru izateaz gainera, hainbat blues eta rock talderi lagundu zien. Sei urte eman zituen lanean Galizia eta Espainiako geografia osoan barna, klubetan, jaialdietan eta kontserbatorioren batean emanaldiak eskainiz. Baita J.J. Milteau, Johana Connors Blues Band, Enrie Hawkins eta gisako beste artista handi batzuei laguntzen ere.

1997-1998 ikasturtean harmonika irakaslea izan zen A.U.C.O. musika eskolan. 1999. urtean Madilen jarri zen bizitzen, eta Tonky Blues Band taldeko kide bihurturik, Mick Taylor, Buddy Miles eta Tom Jones bezalako artista handiekin eszenaratu zen. Collen harmonika blues, rock eta Galiziako hainbat folk talderen diskoetan entzun daiteke, baita Siniestro Total, Tonky Blues Band, Manuel Seixas eta Velma Powell bezalako taldeenetan ere.


ADRIAN COSTA (Ahotsa eta gitarra)

Santiago de Compostelan sortutako musika-tresna jole anitza, Espainiako bluesean figura handi bihurtu dena. Landa izaerako bluesik beltzenaren, soularen eta Frank Zapparen moldearen artean kulunkatzen da Costaren estiloa. Kritikak Mike Cloomfield artistarekin berarekin alderatzen du.

Costaren ahotsak ehundura berezia aurkezten du, nortasun handikoa, eta jazz klasikoko Slim Gailarden bezalako ahotsa ekartzen digu gogora.


JAVIER VACAS (Baxua)
ANTONIO "Pax" ÁLVAREZ (Bateria)

Badira hamar urte baino gehiago elkarrekin jotzen dutela. Banda askotan izan dira partaide: Chocolate Blues Express, Amparanos del Blues eta Amparanoia. Egun La Vacazul eta Tres Hombres taldeekin egin ohi dute lan, hainbat urte daramatzate penintsulan barna jotzen. Jazza, reggaea, funka eta, jakina, bluesa bezalako musika moldeak interpretatzeko moduko oinarri erritmiko sendoa eta luxuzkoa osatzen dute.


LOS REYES DEL KO





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Hemeroteka


Webgunea


ARTISTAK
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IÑAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ÑACO GOÑI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du