Hamaika kantuk osatzen dute kaleratu berri duen "Lotuta egon arren" lana
- L. V. Bilbo
Askatasuna aldarrikatzen du Kokein taldeak bere azken lanean. Lotuta egon arren boskotearen bigarren diskoa da eta lehenengoa kaleratu eta bi urte geroago eman dute argitara. Rafa Ruedarekin batera ekoiztutako lana izan da azken hau.
Taldea osatzen duen boskoteak (Iker; Zaloa; Txitxes; Lete eta Jatsu) disko berriaren aurkezpena egin zuen atzo SGAEk Bilbon duen aretoan. Bertan azaldu zutenez, urte bat inguru izan dira euren azkeneko diskoa prestatzen. Uztailean ekin zioten grabaketari eta irailean prest zuten euren bigarren lana.
Duela bi urteko lanetik honetara aldaketa nabarmenak izan dira. "Kokein" lanak barrutik ernaltzen zen ahots intimista aurkezten zuen. Lan berri honetan, ordea, aldarrikapenera jo dute Eibartarrek. ŦTituloak islatzen du adierazi nahi izan duguna. Askatasunari buruzko aldarrikapena da. Musika gure bizitza da eta gertatuak gertatu ez diogu gure asmoari uko egingo. Hori azaldu nahi dugu disko honetanŧ, azaldu zuen boskoteak.
|