CULTURA 29.02.08 - FELIX IBARGUTXI DV
Tena, Illarramendi, Prat, Olaizola eta Korta. [MIKEL FRAILE]

2004an sortu zen eta orain lehenengo diskoa plazaratu du: 56. gelatik
DONOSTIA. DV. 2004an Zestoa eta Azpeitia aldeko lagun batzuek sortutako Karelean taldeak bere lehen diskoa plazaratu du: 56. gelatik (Gatelupeko Hotsak). Bost lagun dira, eta horietako hiru Lin Ton Taun taldean jardunak garai batean, baina talde berria ez dute ikusten beste haren luzapen moduan. Eta gainera oraingo abeslari nagusia beste bat da, eta emakumea: Olatz Prat. Rock zabala, honela definitu dute bere lana.
2004an elkartu ziren lagunok eta beren maketa garaile gertatu zen Euskadi Irratiaren lehiaketan, 2006an. Batetik, 90. hamarkadako Lin Ton Taun taldean ibilitako hiru lagun zeuden: Joseba Illarramendi (eskusoinua eta ahotsa); Bitti Tena (baxua) eta Raul Olaizola (gitarra); bestetik, Olatz Prat abeslaria (Zuri&Beltz jazz bikotean jardundakoa eta orain Lantz folk taldeko ahotsa ere badena) eta Aitor Korta bateria jotzailea (Ttakunpa taldekoa).
Taldean protagonismo berezia dauka Olatz Pratek, ahotsa ere ezohikoa duelako. Kantuetan zehar rock-erritmoak topatzen dira batik bat, baina era askotako ukituekin: bossanova (Hotzikara), musika elaktronikoak (Karelean), poesia errezitatzeak (Ezaren semeak) eta aire flamenko eta arabiarrak (Istanbul-San Fernando).
Testu guztiak taldearenak dira, hiru izan ezik: 56. gelatik (Xabi Borda), Karelean (Patxi Zabaleta) eta Ezaren semeak (Xabier Lete).
Esan bezala, taldeak ez du ekimen hau Lin Ton Tau-en luzapen moduan ikusi nahi. Baina talde hartan jardundako Joseba Illarramendik protagonismo nabarmena izan du talde berriaren sorkun-tzan. Bera hasi zen etxean sanpler eta programazioekin jolasten, eta ondoren Raul eta Bitti elkartu zi-tzaizkion. Eta Illarramendiren trikitixa berriro entzuten da oraingoan, abesti guztietan gainera.
Atzoko aurkezpenean esan zutenez, zuzeneko emanaldietan ager-tzen da taldearen berezko izaera. Lehenengo saioa Zestoako gaztetxean egin zuten eta harrezkero beste hogei aldiz jardun dira jendaurrean.
Taldearen izena Patxi Zabaletaren olerki batetik hartu dute. Honela dio: ĢLurrak eta zeruak / elkar ukitzen duten tokian / karelean /zorionaren irudia den / karelean / han / neretzat / zeu aurki-tzen zaraģ.
Berez, karela itsasontziaren atal bat da, albo bakoitzaren goialdea edo goiko ertza.
|