EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Komentarioa
Kafha
Komentarioa


Kafha

Duela hiru urte inguru hasi ziren Eibarren KAFHA-ren lehen pausoak. Bost partaidek osatzen dute KAFHA: Kike Vila (kitarra eta koroak), Aitor Sologaistoa (kitarra), Fernando Moro (bateria eta koroak), Haritz Lete (ahots nagusia eta perkusioa) eta Ander Barriuso (baxua). 17-18 urte ingururekin hasi ziren taldekideak lanean. Kafharen lehen soinuak gaztetatik egon dira labean eta hasierako musika gogorra landu eta gero, hiru urtetara, thrash soinuan nabarmendu eta sendotu dira.

Boskote hau elkartu aurretik, musika mundua gertutik ezagutzen zuten bakoitzak bere bidean baziharduen ere. Fernando, Kike eta Aitorrek, esate baterako, beste talde bat osatzen zuten gainontzeko biekin elkartu orduko. Gero, 1996ko abuztuan, Ander gehitu zitzaion taldeari eta azkena heltzen Haritz izan zen 1996ko irailean.

Izakera ezberdinetako bost mutil moduan definitzen dira Eibartarrak, baina, horixe da, hain zuzen ere, taldea sendotzera daramatzan bidea. KAFHA izena ere taldekideen izate modu ezberdinak elkartu nahiak ekarri du. Taldekideen izenen aurreneko hizkia hartu eta KAFHA izena lortu zuten, boskotearen bategitea izenean ere erakutsiz. Bakoitzak duen onena ematen dio taldeari eta hortik hizkien batuketak sortutako izena.

Thrash musika da diska entzuteaz bat burura datorkiguna. Hala ere, entzun ahala, panderoa, perkusioa, ahots aldaketak... nabarmentzen dira thrash-ak osatzen duen oinarriaren gainetik. Estilo propioa lantzea da taldekideen nahia eta musika bidelagun horixe islatu dute diska honetan.

Hasieran kantuak bakarka konposatuak izan arren, kanta bakoitzari taldekide guztiek gaineratutakoa ikustea ez da batere zaila. Lan eskerga dago atzealdetik eta kantu bakoitzean igarri daiteke egindako lana. Disko honetan entzun daitezkeen hitzak ere modu berean egin dira, taldelanean, alegia.

Hizkuntzari dagokionez ez dute izan aurriritzirik batean edo bestean jarduteko, dena den, diska honetako hitzak euskara hutsean daude beste hizkuntzei ateak zabalik laga arren.

CD honen grabaketa Eibarren dagoen Legarreko Musika Sormen Guneko estudioan burutu zen azaro, abendu eta urtarrila bitartean. Nahasketak, aldiz, Azkaraten egin dira, Anjel Katarainek duen estudioan, 1999ko otsaila martxoa eta apirila bitartean. Azkarateko estudioetan tekniko lanetan Jonan Ordorika aritu zen.

1998an Vardulia Rock lehiaketako irabazle suertatu zen KAFHA hainbat talderekin lehian aritu eta gero. Hurrengo urtean, 1999an, Euskadi Gaztea Maketa lehiaketako irabazle izan ziren.

Gaur egun ez dituzte kontzertuak ematen ez eta entseguetarako batzen.


KAFHA





Kafha | Kafha|CD


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JIMMY BIDAURRETA
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du