EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Rock&Klik, hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Hemeroteka
Rock&Klik, hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik


Azken hogei urteotan kontzertuz kontzertu egin dituen milaka argazkietatik berrehun bat aukeratu ditu Jon Urbe Ikor Kotxek, eta Rock-Klik liburu ederrean plazaratu ditu. Hor dira Euskal Herriko talde handiak eta ez hain handiak, baita inoiz gurean aritu diren kanpoko batzuk ere. Garai bateko giroa ere islatzen da; izan ere, bere txikian, Rock&Klik historia liburua ere bada, nabarmendu zuen atzo egileak berak, Hernaniko Bodegan, lagun giroan eginiko aurkezpen ekitaldian.

HERNANI

Eginen hasi zen Urbe argazkiak egiten eta, egun, Argazki Pressen dabil. Beraz, irakurleak sarri ikusi ahal izango du bere izena GARAko argazkien ondoan. Baina ezagutzen dutenek badakite argazki-atal jakin bat, musikarena, alegia, bereziki maite izan duela beti. Horren lekuko da Rock&Klik. Hortxe daude islatuta La Polla, Etsaiak, Huajaloteak, Kuraia, Negu Gorriak, Hertzainak... baita Iggy Pop edota Bryan Adams ere. Zera argitu nahi izan zuen atzo egileak berak: «Liburuaren asmoa ez da inolaz ere Euskal Herrian ibili diren talde guztiak ateratzea, horretarako entziklopedia bat beharko genuke-eta. ‘Rock&Klik’ekoak nire bidean gurutzatu diren taldeak baino ez dira. Ez daude diren guztiak, baina dauden guztiak izan dira. Irudi hauek oroitzapenak ekarriko dizkiete hainbati, eta talde horien musika bai baina taldea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan ez dutenek, aldiz, zer itxura zuten ikusi ahal izango dute, argazkien bidez besterik ez bada ere».

Argazkiak dira liburuan jaun eta jabe, baina Fermin Muguruzak, FerSapok, Iker Barandiaranek eta Ion Garmendia Txuria-k hitzaurre bana egin dute. Jendaurrean hitz egiten ohituta ez dagoen arren, polito moldatu zen atzo Urbe, harik eta Txuria aipatu zuen arte. Orduan nabarmen hunkituta azaldu zen. «Txuria ez dago ­hasi zen, baina berehala zuzendu zuen­; barkatu, egon badago, baina ezin izan du etorri kartzelan preso dagoelako».

Liburuko argazkirik zaharrena 1989koa da eta berriena, aldiz, bart arratsekoa. «Argazkiak egiten eta aldi berean kontzertuetan parte hartzen hasi nintzen. Hogei urte geroago, atzera begiratu eta istorioz betetako bidea zegoela ikusi nuen. Istorio horiek etxean gorde beharrean, zabaltzera animatu naiz», esan zuen. Eta libururatze bidean lagun izan dituen Juantxo Egaña eta Borja Goitia espresuki aipatu zituen.

Rock&Klik Gaztelupeko Hotsak-ek argitaratu du, Kajoitxu baltza bilduma berrian. Jon Urberen iritziz, hori ere garrantzitsua da: Ea beste lankide batzuek ere argitaratzeko aukera duten, gure eguneroko lana duintzeko modu bat iruditzen baitzait.

Frankotiratzailearen jomuga
Fermin MUGURUZA
MUSIKARIA
*Ez dakizu non dagoen baina bere presentzia soma dezakezu.

Berdin mugitu edo geldirik egon.

Kliska egin eta disparatu egingo du.

Liparra, bat-batekoa, aldiune bakar eta errepikaezin hori ehizatu egingo du.

Emozioaren testigantza jasotzea da argazki-frankotiratzailearen jomuga.

Musikarien gorputz eta arimaren bizitasuna izoztu, uneko argazki baten bidez.

1988tik 2006ra, 18 urtez, eskenatoki gainean daramat Ikor Kotxen arnasa sentitzen garondoan.

Kortaturen azken aurreko kontzertutik Irunen, gaur egun arte.

Argazki-makina zintzilik, makina argazki jaurtitzen-atzematen.

Eliteko frankotiratzailea. Memoria historikoaren galerian, musika saileko lekukoa.

Begi askoren ordezkaria.*


IKOR KOTX








Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du