Gaztelupeko hotsak diskoetxeak kotxen lana kaleratu du
Hernanin bizi den errenteriarrak euskal musikagintzari buruzko 200 irudi inguru bildu ditu
Hot Dogs talde urretxuarra aurtengo Urretxuko festetan eskainitako kontzertuan.argazkia: Ikor kotx
teresa sala
hernani. Ikor Kotx ezizenarekin sinatu duen Jon Urbe argazkilariari arrotz egin zitzaion atzo kameren eta kazetarien beste aldean egotea. Hala aitortu zien eguerdian Hernaniko Bodega tabernan bildu zirenei. Xabi Solanoren trikitiaren laguntzarekin Rock&Klik Euskal Herrian liburua aurkeztu zuen Hernanin bizi den errenteriarrak. 200 irudi inguruz osatutako Euskal Herrian kaleratu den lehenengo rock argazki bilduma. 1989. urtekoa da bertan azaltzen den irudi zaharrena. Berrienak, aldiz, 2006ko irailean Urretxuko jaien kariaz egindako kontzertuarenak dira.
Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik argia ikusi duen alean denetarik aurkituko du bere orrialdeetan miatzera animatzen den orok. Delirium Tremens-ek 1989an Lezon eta Irungo Moskun eskainitako emanaldiak; Negu Gorriak Donostian 2001 urtean egindako azken agerraldia; Nuevo Catecismo Catolico talde donostiarrak aurtengo Urretxuko festetan eskainitako kontzertua; Hertzainak taldeko Gari gaztea 80ko hamarkadaren amaieran edo Bilboko San Mameseri Rolling Stones britaniarrek egindako bisita. Tartean, RIP, Kuraia, DUT, Sorkun, Afonia, La Polla, Eskixu, edo Kojon Prieto y los Huajalotes bezalako izenak azaltzen dira, beste askoren artean. Guztiak irudi bilakatatua.
Musikak gure herriaren historia ere idatzi du. Ni hori islatzen saiatu naiz, adierazi zuen Urbek. Ildo honetan, liburuak suposatu dion lanaren inguruan mintzatu zen. Nire buruarekin borroka gogorra izan nuen azkenean plazaratu diren argazkiak aukeratzeko orduan, ez daude egon behar luketen guztiak. Pena berezia eman zidan Kortatuk eskainitako azken bigarren kon-tzertuaren irudiak ez aurkitzea, gaineratu zuen errenteriarrak.
ojanguren Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak bilduma berri bati ireki dizkio ateak Rock&Klik Euskal Herrian liburuarekin. Diskoetxeko arduradun Joxe Felix Azkaratek azaldu zuenez, Kajoitxu Baltza bildumari eman diogu hasiera eta, honekin, Indalecio Ojanguren argazkilari eibartarrari omenaldia egin nahi diogu, berari esker iragana hobeto ezagutzen dugulako. Kaleratu berri den liburuaren inguruan ere hitz egin zuen. "Kontzertuz kontzertu inurriaren parera lan eginez eta motxila etengabe bizkarrean, Ikor Kotxek urte pila daramatza hara eta hona argazki itzelak egiten. Jakin badakigu beste liburu baterako adina irudi on izango dituela eta, garrantzi-tsuena, argazkiak egiten jarraitzen duela. Klik on!".
|