EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Doinu izoztuak
Hemeroteka
Doinu izoztuak


Rock & Klik! liburua kaleratu du Jon Urbek, azken 18 urteotako hainbat rock talderen argazkiekin

Xabier Martin

Donostia

Emozioaren testigantza jasotzea da argazki-frankotiratzailearen jomuga. Musikarien gorputz eta arimaren bizitasuna izoztu, uneko argazki baten bidez. Esaldi horiek idatzi ditu Fermin Muguruzak Rock & Klik! (Gaztelupeko Hotsak) argazki liburuaren hitzaurrean, Jon Urbe errenteriarrak azken 18 urteotan egindako lanari erreparatzean. Muguruzak badauka Ikor Kotx ezizenarekin aritu den argazkilariaren berri. Eta Ikor Kotxek Muguruzaren berri ere bai. Muguruzarena eta Euskal Herriko zein atzerriko beste musikari askorena. Ez alferrik, urteetan kontzertu batetik bestera aritu da bere argazki kamerari klik egiten.

Aspaldian hasitako bide baten istorioa da liburu hau, kontzertuetan gustura egoten nintzelako hasitako bidearena. Orain atzera begiratu, eta istorio asko ikusten ditut, baita lagun pila bat ere, esan zuen atzo liburuaren egileak, emozio nabarmenez. Etxean gordetzen zuen testigantza jendeari erakusteko garaia iritsi dela uste izan du, eta uste horren fruitua da Rock & Klik!. Hau gertatu da, hau benetan izan da, esan nahi izan dio jendeari, baina ez du euskal rock taldeen bilduma bat sortu nahi izan. Horretarako, entziklopedia bat egin beharko litzateke. Argazkilariaren bidean egokitu diren taldeak soilik islatzen ditu liburuak. Ez daude izan diren guztiak, baina liburuan daudenak izan dira, zalantzarik gabe.

Negu Gorriak, Barricada, La Polla, RIP, Hertzainak, Delirium Tremens, BAP, Deabruak Teilatuetan, Dut, Tijuana In Blue, Kojon Prieto y los Huajalotes... Liburuan azaltzen diren Euskal Herriko rock taldeen zerrenda luzea da. Ez hain luzea atzerriko taldeena: B.B. King, The Cramps, Lenny Kravitz, Rosendo, Bryan Adams... Koloreetako eta zuri-beltzeko 200 bat argazki bildu ditu guztira, edizio zaindu batean. Talde ezagunak daude, eta ez hain ezagunak ere bai, baina guztiek islatzen dute garai bateko bizimodua eta orduko giroa.

KAJOITXU BALTZA SAILAREN HASIERA

Rock & Klik Kajoitxu Baltza sail berriko lehen liburua da. Argazkilarien lanak eta musikarekin lotura duten irudiak kaleratzeko asmoarekin abiarazi du saila Gaztelupeko Hotsak-ek. Argazkiak ateratzeko eguneroko borrokan dihardutenen lanari «duintasuna emateko bide bat» dela uste du Jon Urbek.

Musikariek egin dute liburu hau, eurak dira benetako protagonistak, esan zuen egileak. Horregatik, Rock & Klik! musikarien gustuko izatea espero du. Argazki asko ez dituzte beraiek ere ezagutuko. Beste argazki asko, ordea, galdu egin zaizkio, «etxeko artxiboan salbatu direnak daudelako soilik». Izan ere, helburua ez zen inolako libururik egitea, eguneroko lanean aritzea baizik. Material asko galdu da. Esaterako, Kortaturen azkenaurreko kontzertukoak banituen, eta ero baten moduan bila ibili naiz, baina ez ditut aurkitu.

Lehenengo argazkia 1989koa da, eta azkena 2006koa. Aukeraketa «lan izugarria» izan da; Rock & Klik! du izena aukeraketa horrek.


IKOR KOTX








Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du