EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 
Iban Nikolai

ZER DA DIDGERIDOOA


Munduko aizezko instrumenturik zaharrenetakoa dudarik gabe (40.000 urtetik gora) eta australiar aborigenen kulturatik dator.

Termitek naturalki zulatututako embor huts bat da eta zulotik putz eginda soinu grabe bat ateratzen da .Ez daude bi didgeridoo berdin .Bakoitzak bere ahots propioa du.
Luzeran 1.5 metrotik 2 metrotara neurtzen dute eta diametroa 2 zentimetrotik 5 era.
Aborigenek beraien kantu , ospakizun eta ritualetan erabili ohi dute instrumentu laguntzaile bezala : batek abestu eta makilak jotzen ditu besteak didgeridooarekin laguntzen dio bitartean.
Izen ugari ditu didgeridooak. Yidaki da ezagunena eta erabiliena aboriginen artean. Hona hemen batzuk: Djalupu, Maluk.
Benetako didgeridooa eukaliptozkoa izan arren, gaur egun, modu eta material askotakoak daude : plastikozkoak (pvc), banbuzkoak, tekazkoak, pitazkoak , beiraz egindakoak,edozein egurretazkoak.... hori bai ,hauek ez dira termitek jandakoak baizik eta tornoz zulatutakoak edo banbuaren kasuan naturalki hutsa da.

NOLA JOTZEN DA DIDGERIDOOA

Soinu orokorra (drone deritzona) ezpainen bibrazioen bitartez eta diafragmaren presioaren bidez lortzen da. Ez ditugu indar askorekin ezpainak bibratu behar eta diafragmaren presioa orekatua izan behar du ere.

Behin eta soinu basikoa lortuz gero ahoarekin artikulazioak egiten hasi gintezke ezpainen bibrazioa mantentzen dugun bitartean.

Adib: mingainaren punta aurreraka eta atzeraka: iu-iu-iu artikulazioa aterako zaigu, edo masailak puztu eta hustu : oi-oi-oi artikulatuko dugu Taka-takataka artikulatu.

Gero, ahotsarekin ere joka dezakegu:

Adib: Aaaaa.... A luze eta agudo esanda balearen soinua imitatiko dugu. Edo txakurraren zunka egiteko “daw” esango degu ahots agudo batez.

Bestalde, soinua (drone ) gera ez dedin arnasketa zirkularra deritzon teknika egiten ikasi behar da. Honekin , ahotik aizea botazen dugun bitartean sudurretik arnastuko dugu aldi berean. Horrela soinuak jarraipena izango du.


SINBOLOGIA ETA MITOLOGIA

Didgeridooa Ama Naturarekin , munduaren eta unibertsoaren sormenarekin erlazionaturik dago sinbolikoki. Yurlunggur, hortzadarraren sugearekin du zerikusia.Hau lurra eta zerua elkartzen dituen zubia izanik bi munduak harremanetan jartzen ditu :mundu materiala eta arimen mundua.

Mito ugari daude didgeridooaren sormenaz hitzegiten dutenak. Hona hemen haietako bat:

“Dreamtime” eko garaian, unibertsoa sortzen ari zeneko denboraldian, kontakizunak dio gizon bat ohianera sartu zela su bat egiteko enbor bila. Kobazulora iritsi zenean eta sua pizten ari zen bitartean jasotako enborrak eta adarrak zulaturik zeudela ikusi zuen eta zulo haietatik txingurriak kixkaltzen ateratzen ziren.Beraz, hauek ez mintzeko asmoz gizonak zulotikan putz egin zuen eta hori izan zen didgeridooaren soinua atera zeneko lehenengo aldia eta enborretik piztuta ateratzen ziren txingurriek izar bihurturik unibertsoa osatu zuten.

NATURAREKIN ERLAZIOA

Aborigenek diote didgeridooaren hotsa naturan dauden soinu guztien fusioa dela.
Betidanik didgerdooa arimen munduan sartzeko tresna bezela erabili izan dute aborigenek.Horrela ,naturako soinuak imitatzeko ahalmena dute adb:itsasoaren soinua,adarren eta hostoen mugimenduak ,animalien ahotsak.

Naturak emandako instrumentua da didgeridooa, beraz bien artean dagoen erlazioa oso estua da.


IBAN NIKOLAI





Kontzertuak


Hemeroteka


Ibilbidea


Argazkiak


ARTISTAK
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du