EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Gainsbourgen magia ke artean
Hemeroteka
Gainsbourgen magia ke artean


Gainsbourg gainbegiratuz diskoan egilearen kantuak euskaraz interpretatu dituzte hainbat kantugilek

Xabier Martin Donostia Berria 2008-04-17

Zigarreta baten ke artean sortuak. Sailkapen errezetatik ihesean betiere. Serge Gainsbourg (Paris, 1928-1991) egilearen kantuek magia dute ezeren gainetik. Halaxe uste du Juankar Landa musikariak, eta Gainsbourgi dion miresmenaren bidetik, euskarara ekarri nahi izan ditu egilearen kantuak. Duela 30 urte ezagutu nuen Serge Gainsbourg, eta duela bi urte haren kantutegiko 300 abesti inguru errepasatzen hasi nintzen. Haietatik 20-30 batekin geratu nintzen, eta azkenean 15 sartu ditugu diskoan.

Gainsbourg gainbegiratuz jarri dio izenburua disko horri (Gaztelupeko Hotsak, 2008); mamiari zehatz erreparatzen dio, inondik ere, Gainsbourgen kantuen egokitzapenak jasotzen baititu lanak, euskarazkoak guztiak. Gari, Txuma Murugarren, Rafa Berrio, Diego Vasallo, Santi Gaska, Mikel Agirre eta Juankar Landaren gertuko diren beste hainbat musikarik interpretatu dute Serge Gainsbourg, kasu batzuetan euskaraz estreinakoz grabatuz.

Kantuak oso modu pertsonalean grabatu dituzte, nork bere eginez egokitu zaion abestia, dio Landak. Gainsbourgen hitz sakonek, tristeek, oldarkorrek, anbiguoek, kolore berezia hartzen dute euskaraz. Alde askotatik euskaraz «irabazi» egin du Gainsbourgek, Landaren iduriko.

Eta Parisko kantautorearen sormenak euskaratzea «ez da lan erraza izan». Joxe Anjel Landak euskaratu ditu kantuak. Gero, diskoan parte hartu duten egileek egokitu dituzte hitzak musikarekin bat etor zitezen, eta hura ere ez da samurra izan. Baina diskoaren grabazioa «lasaia» izan da, urtebete osoa iraun du prozesuak. Juankar Landak eta Juan Zulaikak banan-banan hartu dituzte Gari, Txuma Murugarren, Diego Vasallo eta besteak, bakoitzak bere bertsioa grabatu zezan.

HIZKUNTZAREKIN ZULATU. Literatura eta chanson-a «68ko maiatzean azaleratu zen kultura baten fronte armatuak» izan zirela dio Landak, eta horietan Gainsbourgek zerikusi handia izan zuela. Musikaren historiako «lehen punkaren erreferentzia» da Parisko egilea, Landaren ustez, «hizkuntzarekin zulatzen dakien tipo bat». «Betidanik pentsatu dut Gainsbourgek ez zuela rocka britainiarren antzera ulertu nahi», dio; «horregatik, erabaki zuen haien parodia egitea».

Gainsbourg gainbegiratuz diskoak Juankar Landaren miresmenean dauka hazia, beraz; eta diskoan bertan jasotzen ez den arren, egileak kantu bat konposatu du Gainsbourgen omenaldi gisa. Zuzeneko kontzertuetan joko du hura. Bestela, Juankar Landak ere bere bertsioa grabatu du, Gainsbourgenetik abiaturik, eta harexek ixten du diskoa (Dépression au-dessus du jardin).

Zuzeneko kontzertuei dagokienez, dagoeneko hiru ekitaldi lotu dituzte diskoa zuzenean entzun ahal izateko. Lehena Elgetako Espaloia kafe antzokian izango da, ostiral honetan (22:30); bigarrena, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, maiatzaren 7an; eta hirugarrena, Azkoitiko Baztartxo antzokian, maiatzaren 10ean. Hiru hitzordu horietatik aparte, gehiago lotzea espero du Juankar Landak. Zuzeneko horietan diskoan parte hartu duten egile gehienak izango dira, «%95 behintzat». Musikari bakoitzak bere bertsioa interpretatuko du, Dinbi Danba bandarekin.

xmartin@berria.info

Gainsbourgen 300 kantu errepasatu, eta 20-30 batekin geratu nintzen; 15 sartu ditugu diskoan

Lehenengo punkaren erreferentzia da, nire ustez, hizkuntzarekin zulatzen dakien tipoa

Juankar Landa

musikagilea

Txuma Murugarren Kantugilea

*Kantu egokia da niretzat, nire ahots punturako ona»*

  1. M.

Donostia

Gainsbourg gainbegiratuz diskoaren zortzigarren kantua Txuma Murugarrenek interpretatu du: Les Cigarillos. Ostiralean Elgetako kontzertuan izango da, beste hainbat egilerekin batera.

Serge Gainsbourgen disko-omenaldi batean zure alea jarri duzu. Egile horrek interesa piztu dizu?

Egia esan, neofito bat naiz Serge Gainsbourgen lanaz hitz egin behar badugu. Juankarrek bere proiektua azaldu zidanean, jakinmina piztu zidan, eta, bai, interesa pizten duen egilea dela esango nuke.

Les Cigarillos kantua proposatu zizun Landak. Ongi moldatu al duzu zure estilora? Egokia al da bertsio hori zeure egin dezazun?

Kantu egokia da niretzat, nire ahots punturako ona. Hitza musikarekin egokitzeak lan handia eman zigun. Euskarara ekartzean xehetasunak ez galtzea garrantzitsua zen, baina gero hitz horiek melodiarekin ongi lotzea ez zen samurra izan. Ahal bezain ongi egin dugu hori guztia, baina beharbada erdibide batean geratu gara. Hala ere, lortu dugu islatzea Gainsbourgek bere kantuan agerian uzten duen tabakoarekiko eta bizitza ilunarekiko bere atxikimendua.

  1. egile inguru elkartu zarete diskoan; kontzertuetan ez dira denak izango. Elgetan egotekoa zara zu, ezta?

Elgetako kontzertuan izango naiz ostiralean, baita beste batzuetan ere. Nire kontzertuekin osagarri egin beharko dut.

Diego Vasallo Kantugilea

Melodia aldatu dut hitzak eta musika ongi lotzeko

  1. M.

Donostia

Je suis venu te dire que je m'en vais kantuaren egokitzapena egin du Diego Vasallok Gainsbourg gainbegiratuz diskoan. Duncan Dhu taldeko kide ohiak estreinakoz grabatu du kantu bat euskaraz.

Nolatan erabaki zenuen disko honetan parte hartzea? Interes berezia duzu Gainsbourgen inguruan?

Juankarrek [Landa] azaldu zidan proiektua, eta ideia ona zela pentsatu nuen. Gainsbourgek badauka interesa niretzat, asko entzun dut, nahiz eta ez dudan baliatu erreferentzia gisa. Hura euskaratzea oso berezia da, gainera; eta hori guztia kontuan hartuta diskoan parte hartzeko zabaldu zitzaidan aukerari heltzea erabaki nuen.

Euskaraz abestu duzu egokitu zaizun bertsioa. Zer moduz moldatu zara?

Hasieran oso konplikatua iruditu zitzaidan. Juankarrek proposatutako kantuaren hitzak hartu nituen, euskaraz, eta hura ikasten ere lan handia eman nuen, euskaraz ez baitakit. Musikarekin abesten saiatu nintzen, eta ez nuen lortu bata eta bestea ongi lotzen. Horregatik, melodia aldatzeko askatasuna hartu dut, interpretazio aske bat egin dut, letra eta musika ongi lotzeko.

Estreinakoa egin ondoren, euskaraz abesteko bidean aurrera egitea otu zaizu?

Normalena eta logikoena da norberak hobekien hitz egiten duen hizkuntzan abestea. Modu horretan aukera gehiago dituzu sortzeko. Baina, bai, erronka interesgarria da.


GAINSBOURG





Kontzertuak





Hemeroteka


Biografia


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du