EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Ibilbidea
Gaby Jogeix

Erdi frantsesa eta erdi espainiarra, jatorriz bizkaitarra bada ere, bere amaren eskutik hasi zen gospel entzuten, Mahalia Jackson, Ray Charles eta Louis Armstrongen diskoak jartzen baitzizkion, berak Kaliforniatik ekarriak hirurogeigarren urteetan. Musika horrekin trebatu zen, eta gero Rythm & Blues, eta Blues-era pasa zen. Elmore James eta B.B King entzuten hasi zen. Blues eta Funk-eko artista berriagoen musikan murgildu zen gero. 17 urte arte ez zuen gitarra hartu. Gaur egun 27 urte ditu, eta benetan hunkigarria da gitarra jole eta abeslari hau bere taldea zuzentzen ikustea. Ahots ozena, ukitu agresibo baina fina, eta moldaketa eraginkorrak interpretatzen dituen gaietan.
Anaia zaharraren lagun batek oparitu zion bere lehen gitarra elektrikoa, beti gauza bera jotzen asperturiko gitarra jole amateurra hura. Oso kutxatila polita eman zion... berak eskerrak eman zizkion barruan gitarra zegoela jakin gabe. 1999. urtean, Erresuma Batuan, Winchesterreko Summer School of Arts and Languages eskolan ikasi zuen hainbat hilabetez, antzezlanetarako antzerkia eta musika girotzea ikasi zituen bertan. Berriro ere Madrilen, Funk talde batean hasi zen jotzen, eta bertan moldaketak egin, musika jo, abestu eta konposatu zuen. Juan Vadillo eta Stevie Zeerekin gitarra klase batzuk eman ondoren, iritsi zen grabatzeko unea. Bere lehen albumaren izenburuak, Learnin (Sweet Music 2001), garbi erakusten du zeukan helburua, hauxe da, nola jo behar den ikasi eta ikasten jarraitzea. Soinuaren bilaketa, eta zuzeneko show-en isla nabari ditu albumak.

Diskoa amaitu zenerako, jada jotzen ari zen Ņaco Goņi, Stevie Zee, Francisco Simón, Antonio Serrano, Ian Siegal, Greg Slapczinsky eta Miguel M-rekin, eta jaialdietan eszenatokia partekatzen zuen Raimundo Amador, Phil Guy, Franck Ash, Red House, Steve Big Man Clayton, Hideaway, Big Gilson eta Keith Dunn-ekin, besteak beste. 2002ko irailean Belgikara joan zen, eta musikari afrikarrekin lan egin zuen han, beren erritmo jakintzak erakutsi zizkioten haiek, eta Belgikatik Espainiara jarraitu zuen, Handy Awards Ann Rabson W.C-rako izendatuarekin, eta Kenny Neal Baton Rouge-ko (EE.UU) bluesmanarekin joaz. Balkanetan barrena hiru bira egiteko deitu zion Espainiak Serbian duen Enbaxadak. Gaur egun Madriletik prestatzen ditu bere musika abenturak, hantxe bizi baita.

Eskarmentu handiko musikariek osatzen dute taldea, Lauren P.Stradmannen bateriak, Paul Larnaudieren baxuak, eta Cope Gutiérrezen teklatuak, honek R&B-ren eszenatoki nagusiak zapaldu baititu, musikari gisa prestakuntza sendoa erakusteaz gainera. Gitarra, berriz, Red Hamanik jotzen du, eskuineko esku sendoa eta erritmo sakon eta arinak dituena hura.
Blues, groove eta zerbait gehiago da Gaby Jogeixek bere ekitaldietan eskaintzen duena. Bere perkusio estilo indartsua gitarran eta lap steelean, bere moldaketen indarra, show-ra hurbiltzen da, hain musikari gaztean zoragarriak diren giro eta gogo aldarteak sortuz. Erne lap steel gitarra hartzen duenean, zerbaitek su har lezake lokalean. Rythm & Blues-etik, funk, eta 12 konpaseko Blues gaietara, houserock garbitik pasatuz, Gaby Jogeix besarkatu egiten ditu bere konposizioak eta bere musikarien talentua. Blues, gospel eta ia HouseRock, beroa eta berria.

Beti izan ditu gustuko sliderrak, Elmore James eta Ry Cooderrekin hasi eta Houd Dog Taylorrekin buka. Eta bi urte daramatza lap steel gitarra lantzen. Sakon aztertu ditu gospelen steelerrak, Campbell Brothers, Aubrey Ghent, edo Sonny Treadway, esate baterako, edo Robert Randolph modernoena. Hortik dator wah, Slide it Down bezalako gai batzuetan.
Gero eta Gospel eta Blues zaharraren elementu gehiago sartzen ditu bere errepertorioan, STEEL THE BLUES bere disko berria grabatuta utzi duen errepertorioa, hain zuzen ere. Slide it Down !!, Calling, Do you really got the Blues, Cuerdas Rotas, edo Sleep with me bezalako bere gaiak, eta baita, Saint James Infirmary-ren (Louis Amstrong) bertsio berriak ere, Jimi Hendrix-ekin ere bikain asko ausarturik.


GABY JOGEIX





Kontzertuak





Ibilbidea


Hemeroteka


ARTISTAK
· ASSTRIO
· ATERKINGS
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· PETTI
· RAFA RUEDA
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· PEOPLE ARE MACHINES
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du