EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Fiordoetako askatasuna
Hemeroteka
Fiordoetako askatasuna


FJORD taldea estudioan. Etsaiak, Su Ta Gar eta Ekon taldeetan aritutako lau kidek osatzen dute Fjord, baina hasiberrien ilusioarekin grabatu dute aurreneko diskoa Katarain estudioan

MIKEL LIZARRALDE - AZKARATE


Aurreko astean Euskal Herria astindu zuen ekaitzaren arrastoak nabariak dira oraindik Azkaraten. Elurra ageri da Katarain estudioaren inguruetan, eta Txindokiren oina ere zurituta dago. Zerua urdin-urdin dagoen egun batean, nekez aurki daiteke paraje ederragorik.

Hor egon dira hiru astez Fjord osatzen duten lau lagunak: Keu, Mikel, Iban eta Juanito. Taldearen lehenengo diskoa grabatzen aritu dira Jonan Ordorika eta Anjel Katarain teknikariekin, eta Jimmy ekoizlearekin, baina nabaritzen zaie ez direla honetan hasiberriak. Mikel eta Keu Etsaiak taldeko kideak dira, Ibanek bateria jotzen du Su Ta Garren eta Juanek ahotsa jarri zuen Ekon taldean Arrasateko taldea desegin zen arte. Hala ere, beren bizitzako lehenengo rock taldea sortu duten gazteen ilusioarekin daude laurak, eta Katarainek zenbait kantu jarri dituenean, agerian utzi dute pozik daudela emaitzarekin. Katarainek ere bota du berea: «Nahiz eta soinu oso freskoa izan, dena bere lekuan nahi dute, kolpe bakoitza bere tokian dago. Nabaritzen da ez direla hasiberriak».Diskoa dagoeneko grabatua dute eta azken ukituak ematen ari zaizkio. Igaro dute, beraz, egunero zortzi orduz grabatzera eramaten zituen derrigorrezko dinamika: «Gustagarria da, hala ere, hemen bakarrik egon garelako, lasai, eta giro zoragarrian. Gainera, elurrarekin ere bizi izan ditugu abenturatxo batzuk», azaldu du Ibanek mahaiaren bueltan jarritakoan.

Epe luzerako taldea

Taldeak urte eta erdiko bizitza du dagoeneko, eta grabatzera sartu aurretik lan sakona egin du. Izan ere, Fjord beste talde batzuetan aritzen diren musikarien proiektu paraleloa den ustea baztertu nahi dute denek. Keuk dioenez, «hau gure taldea da. Agian Juanen kasua ezberdina da, Ekonen sortzailea izan zelako, baina beste hirurak eginak zeuden taldeetan ibili gara, eta zentzu horretan, beti amestu dugun taldea da Fjord». Ibanek lan egiteko askatasun osoa izan dutela dio, «eskarmentua izanik, guztiak oso libre sentitu garelako ideiak botatzeko», eta Juanek, berriz, «lan egiteko modu ezberdinak izanik», guztiontzako esperientzia berria izan dela: «Dena oso natural atera da. Kantuak landuak daude, baina ez gehiegi, eta horretarako oso inportantea izan da hasieratik denon artean sortu zen elkar ulermena». Horregatik guztiagatik, Fjord epe luzerako talde gisa ikusten dute, «ez eten bat betetzeko proiektu bezala», Keuren arabera.

«Freskotasuna» eta «konexioa» hitzak behin eta berriro azaltzen dira solasaldian, eta baita berritasuna ere. Izan ere, Ekonen, Su Ta Garren eta Etsaiak-en aldean, Fjordek pixka bat albo batera utzi du metal oinarria, ñabarduraz beteriko rock indartsua egiteko: «Etiketak ez zaizkit gustatzen, baina egia da hau ez dela aurretik egin duguna. Horregatik, hain zuzen, sortu dugu taldea», esan du Mikelek.Hilabete bukaerarako izango dute diskoa kalean Gaztelupeko Hotsak-en eskutik, eta dagoeneko badituzte udaberrian kontzertu batzuk egiteko datak ere. Ildo horretan, gure artean ohikoa ez den estetika eta eszenografia landuko dituzte zuzenean; borroka arteen munduko txapelketetan oinarritutakoak. Estudiotik irten garenean, horren bideoak ikusten utzi ditugu.


FJORD





Kontzertuak


Argazkiak


Hemeroteka


Ibilbidea


Webgunea


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du