EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 post-rock taldeen eraginak barneratzen ditu
Hemeroteka
post-rock taldeen eraginak barneratzen ditu


Biak donostiarrak izanagatik, Calzada eta Canoren sorkuntza bideak ez ziren Antiguan edota Egian lotu, New Yorken baizik, orain dela hamar urte, hain zuzen ere. Aurretik Euripean Sua eta 5 Artzai Band taldeetan aritua zen Calzada bateria jotzaile zein abeslari gisa, baina Canorekin elkartzeko hiri hartara egindako bidaiak bere kantugile ibilbidearen abiapuntua ezarri zuen. Geroztik biek partekatutako mundu sinbolikoaren testigantza utzi digute musika eta literatura, kantuak eta istorioak uztartutako proiektuetan, Henry Bengoa Inventarium obra erreferentziatzat hartuta.

uZTAIL oPARO oSTEAN etorri zen lehenengo, ehundik gora emanaldi eta autoekoitzitako disko batekin (UOO Records, 2000). Geroago, Hirisladak, doinu, hitz eta irudi ikuskizuna hainbat lekutan aurkeztu zen.
Ibilbide horretan ikasitakoaren emaitza eta aldi berean abiapuntu berri bat da FasTFatumen sorrera. Izenak hitz joko bat egiten du Bernardo Atxagak idatzi eta Ruper Ordorikak musikatutako poemaren izenburuarekin, patu azkarra adierazteko. Hain zuzen, mundu honetako aldia urgentziaz eta gogoz bizitzeko premia aldarrikatzen du FasTFatumek. Eta hori, Calzadaren kantuetara eramana, ametsak edukitzea da, aurrera egiteko beharra sentitzea, urruneko lekuetan babeslekua aurkitzea, ondokoa maitatzea, hiriak eta jendea ezagutzea, eguneroko une soilez gozatzea, norbera izateari eustea...

FasTFatum (Hotsak), sintetizadore, programazio eta sanplerren erabilera zabalak tecno-pop estilora (Amets extremo) eta múm bezalako talde eskandinaviarren indietronica eremu hozberora gerturatzen da tarteka. Bestetan, post-rock taldeen eraginak barneratzen ditu. Horiekin batera, Itoiz da behin baino gehiagotan agertzen den beste erreferentzia (Bjork & Marilyn, Elurra zaurien gainean, Exit). Bederatzi kantu berriez gain, uZTAIL oPARO oSTEAN-en diskoko Ostean abestiaren moldaketa berri bat eta Amets extremo-ren bertsio alternatiboa -bideoklipa barne- biltzen ditu diskoak. Diskoa etxeko estudioan grabatu du Calzadak eta berak jo ditu ia tresna guztiak: gitarrak, baxua, pianoa, teklatuak, bateria, perkusioak, programazioak eta sanplerrak. Luis Fernandezek (biolontxeloa) eta Aitziber Viscarretek (saxofoia eta flauta) lagundu diote moldaketak osatzen. Calzadak berak idatzi ditu hitzak lau kantutan, eta gainerakoak Harkaitz Canorenak dira.


FASTFATUM





Kontzertuak





Hemeroteka


ARTISTAK
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du