EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Igor Calzada: Diskoa musikazale amorratua naizelako egin dut
Hemeroteka
Igor Calzada: Diskoa musikazale amorratua naizelako egin dut


FastFatum diskoa Harkaitz Canorekin elkarlanean egin du musikari donostiarrak; literatura eta musika batzen ditu

nagore irastorza IRUTXULO 2007-11-09

Ez da berria musikaren munduan. Aurretik Euripean Sua eta 5 Artzai Band taldeetan aritu zen Igor Calzada antiguatarra, bateria jotzaile zein abeslari. Orain, oso lan pertsonal a argitaratu du, musikatik ez ezik, literaturatik ere asko duena. FasTFatum proiektu berria Harkaitz Cano idazlearekin elkarlanean sortu du, eta Gaztelupeko Hotsak zigilupean argitaratu. Harkaitz Canok eta Igor Calzadak orain 14 urte ezagutu zuten elkar Parte Zaharrean. Canok berak azaldu zuenez, musikaz eta literaturaz jardun ziren orduan. Tratu bat egin genuen gau hartan: nire poema bati musika jarriko ziola zioen Igorrek, eta nik ezetz, hori ezinezkoa zela. Desafio gisa hartu zuen. Honela, handik denbora batera Leiho batek amorante galduari Canoren poema musikatua biltzen zuen kasetea jaso zuen Canok etxeko buzoian. Hortik sortu zen bien arteko harremana. Plazerra izan da nire poemak Igorrek abestu izana.

Irlanda etaIslandiarekiko lotura

New Yorkera Canorekin elkartzeko egindako bidaiak bere kantuegile ibilbidearen abiapuntua ezarri zuen. Eta ibilbide horretan Irlandak eta Islandiak garrantzia handia izan zuten, Irlandan sortu baitziren FasTFatum-eko istorioetako batzuk. Iparraldeko lan bat da; Irlandan eta Islandian egon ondoren konturatu naiz ni iparraldekoa naizela.

Hamar kantuz osatzen da diskoa eta ingelesez egiten duen kantu bat izan ezik, gainontzekoa euskaraz egin du. ĢEra naturalean erabili ditut bi hizkuntzak; ingelesa musika ingelesez entzuten dudalako, eta euskara, nire ama hizkuntza delakoģ, azaldu zuen Calzadak.

Diskoa etxeko estudioan grabatu du Calzadak eta berak jo ditu ia tresna guztiak: gitarrak, baxua, pianoa, teklatua, bateria... Luis Fernandezek biolontxeloarekin eta Aitziber Viscarretek saxofoia eta flautarekin lagundu diote. Hitzei dagokionez, lau kanturen hitzak Calzadak idatzi ditu, eta besteak Canorenak edo elkarrekin idatzitakoak dira. Hala ere, ez du bere burua kantautoretzat hartzen. Ez naiz ez kantautorea, ez musikagilea. Kantuegilea naiz. Rocketik edan dut beti, baina musika estilo guztiak atsegin ditut, eta bakoitzetik zerbait hartzen dut. Musikazale amorratua naizelako egin dut disko hau.


FASTFATUM





Kontzertuak





Hemeroteka


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du