EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Dinba Danba, bat-bateko inspirazioa lagun
Hemeroteka
Dinba Danba, bat-bateko inspirazioa lagun


“Dinbi Danba” taldeak kalean du dagoeneko jazz-rock-aren inguruko musika motak biltzen dituen euren estraineko disko instrumentala




Testua: Alain Laiseka

Egungo musikaren panoraman zaila izaten da ikusten inprobisazioa lagun duen musika talderik. Multinazionalak eta marketing-ak kontrolatutako esparruan, tarte gutxi dago bat-bateko inspiraziorako. Betidanik sentimenek, barneko garrek gidatutako artea izan den musikak plastikozko ­artifiziala, alegia­ garai batera utzi dio lekua.

Ez da, ordea, 2000. urtean Donostian sortutako “Dinba Danba” taldearen kasua. 70-80. hamarkadako jazz-rockean oinarrituta euren estraineko diskoa kaleratu berri du, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.

Joserra Lorenzo (gitarra), Roge Garcia (bateria), Miguel Alonso (tronpeta) eta Imanol Lorenzo (baxua) dira taldeko kideak. «Roge, anaia Joserra eta hirurok, hamabost urte inguru daramatzagu elkarrekin jotzen. Beste lagun batzuekin aritu gara han eta hemen eta azkenean, gutxika-gutxika, hirurok bakarrik gelditu ginen», adierazi zigun Imanol Lorenzo taldeko baxuak.

Hasiera batean rock estiloa jorratzen zuten hiru lagunek. Hasierako garai horietan maketaren bat ere grabatu zuen hirukoteak, baina beste musika mota bat entzutearen ondorioz eta zerbait berria egiteko gogoaz, egun duten estilora hurbiltzen joan ziren. «Gero ezagutu genuen Miguel. Ordurako Joserra Roge eta hirurok musika instrumentalaren munduan sartuak ginen. Hala ere, oraindik biak tartekatzen genituen. Jazza, blues-a eta rock-a egiten genuen, dena batera», jakinarazi zigun Imanolek.

Miguel eta bere tronpeta taldearen parte izatera sartu zirenean, ordea, letradun abestiak alde batera utzi eta erabat instrumentala zen musika lantzen hasi ziren. «Ordurarte jorratu ez genuen beste musika mota bat mamitu gura genuen», aitortzen du Imanolek. Inprobisazioa lagun duen musika lantzen hasi zen laukotea. Hori da taldearen musika estiloaren ezaugarrietako bat. Inprobisazioak freskotasuna ematen die lanei. Elaborazio handiz prestatuko zatien bidailagun aproposak dira inprobisazioaren izenean taldeak egiten dituen “soloak”. «Bakarlaria libre da tarte horretan nahi duena egiteko», argitzen du taldeko baxujoleak.

Jazz-rock estiloa jorratzen duen diskoa aurkituko dute musika zaleek taldearen estraineko diskoan. Era berean, denboraz, patxadaz eta gauzak birritan pentsatzeko astiaz landu dute euren diskoa. «Grabatzeko gurea den estudioa daukagu eta, beraz, diskoa egiteko garaian gure erritmora lan egiteko aukera izan dugu. Inolako presiorik gabe. Hori guretzat balio handiko kontua izan da. Lan osoago bat egiteko aukera izan dugu horrela», jakinarazi zigun Imanolek. Eurek mamitutako hamar lanek osatzen dute diskoa (“Ohartu gabe”, “Eguzkiarena”, “Kromech ake” edo “Errea” dira horietako kanta batzuk), guztiak instrumentalak. «Ez nuke bat bera ere nabarmenduko. Abesti bakoitzak bere estiloa duela uste dut eta zentzu horretan denak erakargarri suerta daitezkeela esango nuke».

Zuzenekoetan, bertsioak

Euren lehenengoko diskoa grabatu baino lehen, kontzertuak ematen ibili da taldea hara eta hona. Zuzeneko indartsua da “Dinbi Danba” taldearena. Horietan, eurek landutako abestiekin batera, musikari ezagunen lanen bertsioak ere egiten dituzte. Birdland (Weather Report), Inside Out (Brecker brothers), The Chicken (Jaco Pastorius), Life song (Robben Ford) edo The red one (Pat metheny) dira, besteak beste, horren adibide.

Taldeko lagun guztiak biltzea erraza ez den arren, disko berriaren promozio lanean dago orain buru belarri laukotea (ostiral honetan Urnietako Belauntza garagardotegian joko dute).


DINBI DANBA





Ibilbidea


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du