EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Desoreka 2000ean Lezon sortutako taldea da
Hemeroteka
Desoreka 2000ean Lezon sortutako taldea da


Garai hartan, Iker Alzola eta Ibon Salaberria (gitarra), Asier-Suspe (baxua) eta Iker-Martix (bateria) elkartu ziren proiektu berri bat sortzeko. Beranduago Urko Txitu (ahotsa) elkartu zitzaien. Aurretik beste esperientzia batzuetatik datoz eta influentziak oso zabalak dira. Musika mota konkretu batetik baino askotatik edaten duen taldea da Desoreka.
2002an 5 abestiz osatutako lehen maketa grabatu zuten, Mikel “el Gordo”-ren eskutik. Maketa honekin Gaztemaniak lehiaketaren 6. diskoan parte hartu, Euskadi Gazteko maketa lehiaketaren finalera iritsi eta Ondarroako maketa lehiaketaren finalean jo zuten. Honekin batera 70 kontzertu inguru eskaini zituzten Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo. Horien artean aipatzekoak dira Jam aretoan Woodoo Glow Skulls talde kaliforniarrarekin emandakoa, Gazteszenan Iffy talde amerikarrarekin eskainitakoa edo Italiako zenbait gaztetxeetan emandakoak. Pauso berri bat emateko garaia zela ohartuta abesti berriak sortzen hasi ziren.

2004ko azaroan Ibilbidea lehen diskoa grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan. Taldeak osatutako 9 abesti, Haritz Harreguy teknikariak ekoiztu eta nahastuak. Iraupen luzeko lehen disko honetan metal eta rock gogorra, 70. hamarkadako erritmo funky-ekin uztartzen da. Abesti berdin batetan erritmo lasaiak zati bortitzekin nahasten dira etengabeko bira batetan. Aipatzekoak dira ere diskoan agertzen diren kolaborazioak; Aiora Renteria (Zea Mays) Emakume galdua abestian Txiturekin abesten , Matxet (Jousilouli) Hitza abestian, Iban Nikolai (Didgeridooa) eta Gogi (perkusioa).
Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin akordio batetara iritsi ondoren, diskoa 2005eko azaroaren 17an aurkeztu zen Donostian.


DESOREKA





Kontzertuak


Ibilbidea


Hemeroteka


Webgunea


ARTISTAK
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du