EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 garbi genuen nora jo
hemeroteka
garbi genuen nora jo


HELENA CASASEK DIO...

Amb lletra petita-n jasotako musika "egunerokotasunaren pop goibela" zela esan zenuen. Nola definituko zenuke Santa Rita, Santa Rita?
Guk diogu hileta-pop musika dela, baina geure buruaz barre egiteko egiten dugu gehienbat. Aurreko diskoa amaitu orduko konturatu ginen motz geratu ginela, ez ginela nahi genuen lekuraino iritsi, beharbada aldaketa bat egiten duzunean beti gelditzen zaizulako iraganean egindakoaren zerbait, baina garbi genuen nora jo. Hori da disko honetan egiten saiatu garena, zeozer biluziagoa nahi genuen. Kantuaren osagai guztiak iragazi nahi genituen, soberan zeuden haiek kendu eta kantua bakarrik geratzea.

Izenburuko eta diseinuko erreferentzia erlijiosoek, esanahirik ba al dute? Zergatik Santa Rita, Santa Rita?
Garbi nuen bigarren diskoaren izenburua Santa Rita, Santa Rita izango zela, lelo ezagun horrengatik: ematen dena, ez da kentzen. Ezer ez aldatzeko eta oreka garai hura betirako geratu zedin eskatzeko modu bat zen. Hortik abiaturik kantu bat idazteko eskatu nion Xavier Grimauri. Diskoak eman dio izena kantuari, eta ez alderantziz.
Diseinuaren iruditeria erlijiosoa estetika kontu bat da. Niri ere ilun eta beltza iruditzen zait. Baina nik gauza exotiko bezala ikusten dut erlijio kristaua, eskola laiko batean ikasi nuen, eta erlijioak ez du nigan eragin handirik utzi. Mexikora edota Afrikara oporretan joandako jendeak oroigarri exotiko gisa erosten dituen santu eta jainkoen irudien antzera ikusten ditut nik santu kristauak.

 Lehen diskoaren arrakastaren ondotik, zer espero duzue bigarren lan honekin?
Lehen diskoaren arrakasta kritikaren esparruan gertatu zen. Beharbada aspertuta zeuden gaur egungo musikan maizago aurkitzen diren gauzekin. Jendearen harrerari dagokionez, ez naiz oso baikorra, ez baitut ohikotik ateratzen den musika ezagutzeko interesik ikusten. Uste dut disko honek agerian utziko duela nor den Conxitaren benetako zaletua.
Lehen, Pomadan, musikagintzaren esparruko langile bat sentitzen nintzen. Orain iruditzen zait futbolean ari naizela, lagun batzuen etxeko lorategian, barbakoa batean. Ondo pasatzen dut, baina baita lan egin ere.


CONXITA





Kontzertuak





Ibilbidea


Hemeroteka


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JIMMY BIDAURRETA
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du