EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 
Hemeroteka


Musikea

Egitasmo barri baten aurrean gagoz: Gaztelupeko Hotsak zigiluak martxan jarri barri dauen Bosgarren haria ekimena. Musikea eta literaturea buztartzen dira, edo alderantziz. Irakurteko liburu errazak dira, bape buruhausterik sortzen ez dabenak, neurriz txikiak eta boltsiloan eroateko modukoak. Lehenengo tenkada honetan lau liburu atara dabez batera. Diskoetxekoen esanetan, Bosgarren haria bildumearen asmoa ez da tresna teoriko bildurgarriak sortzea, adituen eta zaletuen laguntzinoagaz gure belarriek jaso dabenaz ikuspegi historiko-kritiko bat hartzea baino. Gure soinu-ondareaz jaubetzeko asmoz’.

ITOIZ. Hari Xingle bat. Jon Eskisabel.

Jon Eskisabek Berria egunkariko Kultura sailean idazten dau. Lan ederra egin dau Itoiz taldearen inguruan, biografia eta datu errazak baino harago joan da. Taldearen inguruko hausnarketea egin eta eretxia emon dau Eskisabelek. Horretarako, hainbat alkarrizketa egin ditu, garaiko argazkiez osotuta. Itoiz taldeak Euskal Herrian garrantzi handia izan dau, batez be pop musikearen nondik-norakoak ulertzeko. Belaunaldi oso batentzat derrigorrezko taldea da.

RAMONES. Familia maitagarria. Gotzon Hermosilla.

Rock’n’rollaren ibilbidea ulertzeko ezinbesteko taldea izan da Ramones. New York-en sortutakoa, mundu mailan ezagun egin ziran euren doinu alai eta arinakaz. Hamar urtez AEKren komunikazino arduraduna izandakoak eta gaur egun Berriako kazetaria dan Gotzon Hermosillak idatzi dau liburua. Mutil jaioa da Gotzon punk-rock doinuetan eta aspaldidanik estilo honetan sakontzen dabil. Idazlearen esanetan, bai taldea ezagutzen ez dabenentzat zein jarraitzaileentzat egindako liburua da. Aitaturako liburuan, taldeak Euskal Herrian izan dauen eragina be azaltzen dau.

PUBLIC ENEMY. ‘Beltzegi, indartsuegi’. Asier Leoz.

Euskadi Irratiko ‘Eraginpean’ saioko esataria da Asier Leoz. Berez, Public Enemy taldeak izan dauen garrantzia aitatu behar da hemen. Euskal Herrian, Negu Gorriak taldea izan zan euren estilora hurreratu zana; zeozelan, Public Enemyren musikan eta jarreran azaltzen ziran mezua, aldarrikapena eta hip hop doinuak Euskal Herrira ekarri ebazan Fermin Muguruzaren taldeak. Liburu dibulgatiboa eta ez didaktikoa egin gura izan dau Asierrek.

THE CLASH. ‘Punk, rock’n’roll & reggae matxinada’. Paddy Rekalde.

Gauza gitxi esaten dira Paddy Rekalderem liburuan The Clash taldearen inguruan esan behar litzatekezanak. Orrialde gitxi batzutan, taldeak izan dauen garrantzia aitatzen da. Taldea ezagutzen ez dabenentzat aurrerapen legez balio dau liburuak.

Gotzon Uribe


BOSGARREN HARIA





Hemeroteka


Hemeroteka 2


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du