EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Bidebat taldeak metal eta melodiaren bideak uztartzen ditu «Iluntzean»en
Hemeroteka
Bidebat taldeak metal eta melodiaren bideak uztartzen ditu «Iluntzean»en


  1. urteko ibilbidearen emaitza da bizkaitar horiek besapean dakartena. Orain dela bost urte, taldeak gaur egun duen forma hartu zuen eta rocketik metalera egin zuen salto. Gorka, Juanjo, Raul eta Borja dira 2D1; taula gainean sekulako indarra duen taldea, beren hitzetan. Gitarra pisutsuak eta ahots melodikoak uztartzen dituzte lehenengo lan horretan:Iluntzean.

BILBO

Bidebat ­edo 2D1­ taldeak diskoa aurkeztu zuen, atzo, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik, Ilunpean deiturikoa. Raul taldeko gitarra-jotzailearen hitzetan, 10 urteko lanaren emaitza da disko hori, nahiz eta denbora honetan aldaketa asko izan diren taldean. Laukote horrek bost urte darabil elkarrekin, eta orduan sortu zen orain ezagutzen dugun taldea, estiloa guztiz aldatu baitzuten; rock-etik metalera salto egingo zuten. Izan ere, 2D1 taldearen estiloa metal melodikoan sartzen dute kideek: «Melodiak eta gitarrak uztartuz gure musikak bat-batekotasun handia hartzen du». Indar hori, batez ere, zuzeneko emanaldietan islatzen dute, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren bozeramaileak adierazi zuenez. Taldeko kideek 24 urte inguru dituzte; halere, esperientzia handia dutela adierazi zuen taldeko gitarra-jotzaileak. Lehenengo estudioko disko horretan kolaborazio bat izan dute Arrigorriagakoek, Juan Sangrek, Fjord taldeko abeslariak, “Nortasun berekoia” kantuan abestu baitu. 10 kantuko grabazioa dugu, joan den urteko Gabonetan grabatuta, Arrasateko Shot! estudioetan. Hilabete eman zuten estudioan sartuta, diskoa aurrera ateratzeko. 10 abestietatik gehienetan, bederatzitan hain zuzen ere, euskaraz abesten dute eta bakarrean gaztelaniaz ­“Indiferente” deiturikoa­, diskoari amaiera ematen dion abestian.

Bizkaiko taldearen bozeramaileak, Raulek, zuzenekoaren indarra aipatu zuen taldearen ezaugarri gisa, nahiz eta «diskoko soinua ere oso ondo geratu den, oso indartsua». Estudioko teknikaria Josema Linazasoro izan zen, eta zuzenekoetan ere teknikari lanetan dihardu aspalditik, hori taldearen esentziaz hasieratik jabetu baitzen, Raulen hitzetan. Arrigorriagatik hurbil dagoen baserri batean entseatzen dute, «goizetan bizilagunekin arazotxoren bat edo beste» eduki duten arren.

Hitzei dagokienez, gai solidarioak jorratzen dituztela adierazi zuen taldeko baxu-jotzaile Borjak: «Hirugarren munduko emakumeei buruzkoak, biolentziari buruzkoak, eta, batez ere, gure inguruan ikusten ditugun kontuen ingurukoak». Lehiaketa askotan parte hartu dute azken bost urte hauetan; eta askotan, gainera, ondo ibili dira. Aurtengo Emergenza lehiaketan, adibidez, bigarren postua lortu zuten.

Erreferentziak bilatzerakoan, kanpoko taldeak nahiago dituzte «nahiz eta hemen ere talde oso onak dauden». AEBetako taldeak onenak omen dira musika estilo horretan, eta, besteren artean, Papa Roach edo Korn taldeak aipatu zituzten.


BIDEBAT





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Argazkiak2


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du