betegabeko promesa
betegabeko promesa da nire bizitza
inoiz beteko ez dena
promesa laino
tamarizekiko paseo luzeetan
amodioaren xerka
paper hezeak lurrean
eguzkipean beteko ez den irribarre hotza
trena hartzeko zain promesa ederra
zapiz adio paradisuek saldoka
nire bizitzak promesa zahar bat espero
heriotzeko bostak.
berriro
berriro galdetuko dinat
kresalak
aingura ilunen zamaz
ahantzi egiten dituen doi bat hildakoak
ala igorri hodeietarantz
kaiu gosetiak bezala
berriro entzun nahi dinat
non errotu zainan amodioa
hiltzen garenean
zein herriren alde eginen dugun lan
nondik joan higana
badaukat mezurik zuretzat
badaukat mezurik zuretzat
hiru planetaren izenak
ikasitako poemak
zaldi herrena kalean behera
leiho guztiak itxita
amodioa estrainekoz sumatu nueneko autoa
erreken hizkera
gau orrazgabeak
gizon gazte baten gorpua promesa ukaldiz hila
badaukat eskerik ere zuri egiteko
gusto baduzu
maite nazazula azkeneraino
aurrez amestu gabetan
aurrez amestu gabetan
ezin ditut ukitu
zure ezpainak
libertatea
aurrez amestu gabetan
ezin dut oratu
zure gerria
etxalde zuriak
eta amets egitean
preso hartzen ditut
mamu guztiak
gero burmuinean
hiltegi usaina daukat
Jokin Uraini hitzak
gutun batek ekarri dit zure begien berri,
zure irrifarra ikusten dut
noizbehinka eta urruti,
harrialako tristura ari zaigu mamitzen
zauri askoren gomutek
iratzartzen gaituzte,
hitzak distantzia kolpatzen,
gutun isilak osatzen,
mende bete beharko dugu
maitasun hau esplikatzen,
ahots bat
lur hau urrundik laztantzen
haizea ate-leihoak zabaltzen;
geroa edertzeko lana dugu
saminak mundua akitu baino lehen
ahots bat
lur hau eskura ekartzen,
iluna paper zuriak margotzen,
pozari izen berriak bilatzen
saminak mundua akitu baino lehen
Gure maitasuna
Maitea itsasoan
ura ari da gora eta behera
arroketan haizea etzan da
gure maitasuna hareazkoa da
arratsez hodeiez
besarkada sutsuz egina
gure maitasuna besteena bezala
ederra apala minbera
gure maitasuna
besteena bezalakoa da
amaitu egingo da
ene ezpainetan
ene ezpainetan kokatzen diren arratsek
ez dakizkite emeki iraungitzearen onura
izarren ura eta zu
gertu zaudela
ene ezpainetan habitzen diren hodeiek
ez dute entzuten ene gogoeten zama
itsaso zaharra eta ni
hor dabilela
ene ezpainetan ilaurtzen diren kaleek
ezin ikusi zoru grisean etzanda mina
esku ito bat eta gu
pasa ginela
leihotik dakusat gaua
leihotik dakusat gaua
ari garatxoek jana
eta enarak lo
eta udazkena zain
zain itzultzeko hona
burmuina miatuko dizut
denbora-pasa eta ahal
izatekotan oroitzak
hodei batzuk ostu
malkoen baratza
zubiak jasoko ditut
hemendik horra eta norbaiti
bakardadeaz hitz egin
bakarrik ez egoteko
berriz beldurrarekin
neure burua dakusat
zuloak egiten hondartzan
mundua urperatzen denetz
zuk esan zenidan
zuk esan zenidan
bizitzari egiteko
leku betazaletako tartean
eta ureztatzeko
neguko orri zuriak
zuk eman zenidan
kristal atzetik gogoa
ateratzeko manera
eta krabelina behar nuenean
Ahitua
ahitua nago
inoiz beteko ez diren grinak babestuagatik
eta begietan kaiu hilak baizik
gorde ezinaz
gogaituta
maite ditudan paisaia
aurpegiak gaua
neureganatzeko ahulezia dela
arrailatuak ditut eskuak
ostadarra harrapatu eta
kolore banako bideak egiteko ahaleginetan
tripulaziorik ez poemak
badirudi zinez izan diren
gerra denetan ibili naizela
bihar helduko natzaizu
bihar helduko natzaizu
goiza urratzera
gaua orraztera ene eskuekin
bihar helduko natzaizu
pena ehizatzetik
laztan ikastetik zure behakora
bihar helduko natzaizu
gogo zaharrenekin
leiho zabalekin bezperatik
bihar helduko natzaizu
uda ozenetik
negu isilera bion gorputzekin
badator eguna
gauean barrena nabil bila
bidean zarela egina dut amets
arakatu ditut kaleak, jendea
kantu xume batez ari nauzu deitzen
guri beti falta zaigu norbait
eta ilunak zure izenik ez daki
hutsik daude gutunak zu gabe
hutsik daude oheak zu gabe
betegabe orenak zu gabe
hutsik daude kaleak zu gabe
badator eguna lur hau kantu bat da
eta urrats bakoitza zureganantz doa
abian da herri bat amets baten xerka
joan doana dator datorrena doa
hutsik daude kaleak zu gabe
hutsik daude irriak zu gabe
hil dira
hil dira
arrosaz eginiko hesiak
esku epelik gabe
hil dira
ene gerrateko zaldiak
zaldunik gabe
hil dira ametsak
orain denbora kristalezkoa da
Barne Lurrak
Ez dakit atzerria noiz hasten den
Zein paralelotan, giharre erasan edo
Dekerturen errenkadatan
Testiguak dauzkat nire bakardadearenak
Inongo jazargoak urratubako txarak, zurearen testigantzak
Bihotzeko urondoan
Traidore eta seme kuttun izendatuko ninduketen ahal izatera
Biharamunerako agindu eta bezperan desarratu
Tiro maitemindua naiz
Bizi gareno gaua bertan ematea galarazten
Diguten gorputzekin egingo dut amets
Betiko nahi genuke elkarrekin baina beti dago
Aurrez oroitu beharreko zenbait
Gure txostena amaitzeke dago
Frogak batzeko dagoz deklarazioak hartzeko
Fitxateegi nahaspilatsua da samurtasuna
Nork eskatuko digu orain herriz aldatzeko
Ostatu maiztuok abandonatzeko
Alferrik jarriko dute musika altuegi
Ba al da askatasunak ahantziko ez duen fusilaketarik
Ez gara libre baina libre gagoz elkarren
Mina izateko bederen
Orro baten barrena behar dut
Maite ez banauzu poema hauetako hesola erorien
Artean kausituko naute, bakarrik hilko naiz
Telefono dei batez neuregain hartuko dut
Oinpean dudan lur hau
Alferrik jarriko dute musika altuegi
Isilean beti gordeko dugu zerbait.
|