EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 1936koak bide ertzean gera ez daitezen
Hemeroteka 2
1936koak bide ertzean gera ez daitezen


1936ko gerra eta inguruko garaiak gai hartuta diskoa grabatzen ari da Bide Ertzean taldea. Gorka Urbizuk eta Quique Gonzalezek kolaborazioak egingo dituzte.

Oihana elduaien

Andoain

Etxetik datorkie gaia Bide Ertzean taldeko kide Imanol eta Jon Ander Ubeda anaiei. Nik jakin nahiko nuke gure aita non dagoen. Horixe esan zion aitak Imanoli, telebistako albistegian 36ko gerran hildakoen gorpu batzuk lur azpitik ateratzen ari zirela ikusi zutenean. Ez dakite non dagoen beren aitona, eta birraitona, berriz, fusilatu egin zuten. 36ko gerrako biktimak dira. Hainbesteren artean, beste bi.

Etxean bizi izandakoak sortutako jakin-min pertsonal batetik dator Gaztelupeko Hotsak zigilupean argitaratuko duten eta egunotan Andoaingo (Gipuzkoa) Garate estudioetan grabatzen ari diren diskoaren ideia. Jose Ubeda Sanchez birraitona UGTkoa zen, eta Jose Ubeda Apaolaza aitona, CNTkoa. Birraitona gerra hasi bezain pronto preso hartu eta fusilatu zuten, eta aitona, berriz, gerrako frontean ibili eta espetxean zein kontzentrazio esparruetan egon ostean, desagertu egin zen.

Horrek markatu egiten du familia bat. Gure etxean -beste hainbatetan bezala- tabu antzekoa izan da gaia; gurasoek-eta ez digute horretaz hitz egin, eta geuk ere ez dugu galdetu, dio Imanolek. Baina aitaren galdera horrek gaia landu beharra-edo sentiarazi zien, eta hariari tiraka hasi ziren. Zer gertatu zen jakitea zen hasierako asmoa, eta, azkenean, beraien begietatik gerra, gerra aurrekoa eta ondorena nolakoak izan ziren esplikatu dute.

Ikastolan ez zaigu kontatu 36ko gerran gertatutako hori. Beren kasa dokumentatu dira. Horretan ari ginela, benetan istorioa zoragarriak aurkitu ditugu, Madrilgo Arrosa Gorrien edo Les Dones del 36 emakume taldearen istorioaren gisakoak.

Hori guztia bere erara ematea da Bide Ertzean taldearen ekarpena. Idazleek eta historialariek liburuak egingo dituzte, dokumentalista batek dokumental edo film bat... Guk kantuak egiten ditugu, eta hortik abiatuta, gure publikoari momentu honetako kezka helarazi nahi diogu.

POZIK KOLABORATZAILEEKIN. Quique Gonzalez madrildar bakarlariak eta Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk kolaborazioak egingo dituzte disko honetan. Aurretik ere kolaboratu izan dute biekin, eta berriz egitea erabaki badute, gustura dauden seinale.

Gonzalezek ahotsa grabatzeko eguna zuen herenegun, eta Joserra Senperena Kaki Arkarazorekin teklatuak grabatzen ari zen bitartean, pozarren zeuden Imanol eta biak Garate kanpoan, txandaren zain, galderei erantzuten. Elkarrekin eroso zeudela ziruditen. Lasai, nahiz eta euskaraz lehen aldiz kantatu beharrak nahiko buru- hauste sortu zizkion Gonzalezi. Agian, beste hizkuntza bat asmatuko dut!, zioen, txantxetan. Ondo prestatu dut, eta moldatuko naizelakoan nago, serioago.

Proposamena jaso orduko baiezkoa erantzun zuen Gonzalezek. Aurretik elkar ezagutzen genuen, eta gustatzen zait egiten dutena. Elkar miresten dutela dirudi. Ubeda anaiek aurreneko diskotik jarraitu dute Gonzalez, eta Errenterian (Gipuzkoa) ikusi zuten aurreneko aldiz kontzertuan, hori izan zen aurreneko kontaktua. Madrildarrak ere bazuen Bide Ertzean taldearen berri. Taldeak 2002an Maite out diskoa argitaratu zuenean, Gonzalezi bidaltzea erabaki zuen. ĢBenetan asko gustatu zitzaidanģ, azaldu du madrildarrak.

Baina Esan Bare diskoaren biran batera eman zituzten bi kontzerturen ondoren zen benetan harremana. Hor, jada, lagun egin ziren. Joserra Senperena --teklatuetan aritzen da-- Gonzalezen taldera batu zen, eta lotura hori ere hor zegoen.

Imanolek kontatzen duenez, oraingoan, Joni [Jon Ander] kaskarrean sartu zitzaion Quiquek disko honetan kanta bat abestu behar zuela, eta halaxe egin genuen. Gonzalez azken diskoa (Ajuste de cuentas) Donostian aurkezten izan zenean, ikustera joan eta proposamena egin zioten, eta Gonzalezek gustura hartu zuen eskaintza. Naturala izan zen, lagunak gara, denok abestu egiten dugu, eta feeling-a dago, diote.

Kantua aukeratzea haren esku utzi zuten, eta oso gustura dago aukeratutakoarekin. Kuriosoa da, dio Imanolek, Gorka Urbizuri kanta batean abestea proposatu, eta 13 kantak eman genizkion entzuteko. Bada hari ere Quiqueri gustatutako kanta bera gustatu zitzaion. Hartuta zegoela esan genion, eta oso ondo iruditzen zitzaiola erantzun zigun, baina behin eta berriz azpimarratzen zuen kanta hori oso ederra dela. Harrituta geratu nintzen.

%100 BERAIENA. Grabatzen ari diren diskoa, besteak ez bezala oso-osorik beraiena da, hitz guztiak ere beraiek egin baitituzte. Normalean beste idazleetara jotzeko joera dugu; esate baterako, Jose Luis Otamendi, Euskal Herriko poeta handienetako bat, oso gertukoa egiten zaigu; Joseba Sarrionandiaren hitzak ere musikatu izan ditugu, Iņigo Aranbarrirenak... Oraingoan, ordea, geuk egin dugu lan hori. Agian, gaiagatik izango da, nahiz eta garai hartako testu onak ere aurkitu ditugun. Geureekin egitea aukeratu dugu. Halaxe osatu dituzte hitzak. Han eta hemen aurkitu dituzten testu, istorio eta abarretatik sortu dituzte letrak. Gerra usaineko letrak. Gerra hitzez osatutako letrak.

Gainerakoan, sortze prozesua beti bezalakoa izan da. Melodien gainean lan egiten dugu. Melodia bat daukagunean, hura hitzez josten hasten gara, eta hortik aurrera, kantua garatzen da talde osoarekin.

Apirilaren 14an hasi ziren entseatzen, errepublika aldarrikatu zuten egunean bertan. Kasualitatea izan zen. Maiatzean astebete pasatu zuten estudioan, eta baseak grabatu zituzten, baxua, akustikoak, eta ahots batzuk. Orain, egunotan, pianoa, teklatua eta gainerakoak grabatzen ari dira. Datorren astean amaitu nahi dituzte grabatze lanak, eta irailean nahasketak eginda, udazkenerako prest eduki nahi dute, urrirako edo.

Zuzeneko kontzertuak jotzeko garaia izango da orduan. Gogoz daude. Zuzeneko horietan kolaboratzaileak ere izango diren galdetu diegu; gogoa behintzat badutela nabarmen geratu da. Ondo legoke, dio Imanolek. Egingo dugu, gaineratu du Gonzalezek. Ikusiko egin behar aukerarik duten.

36ko gerran eta aurretik eta ondoren gertatu zena kontatu nahi izan dugu, geure begietatik
Imanol Ubeda
Bide ertzean taldeko kidea

Kolaboratzeko aukera eman zidatenean ez nuen dudarik egin; harremana bagenuen aurretik ere
Quique gonzalez
bakarlaria


BIDE ERTZEAN





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Hemeroteka


Hemeroteka 2


Webgunea


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du