EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 36ko gerrako kantuak egin ditugu, eta horietan oinarrituko gara gaur
Hemeroteka 2
36ko gerrako kantuak egin ditugu, eta horietan oinarrituko gara gaur


imanol ubeda Bide Ertzean taldeko musikaria

AMAIA ELIZONDO

Donostia

Bide Ertzean taldeko Imanol (argazkian, eskubian) eta Joni Ubeda anaiek kontzertu akustikoa eskainiko dute gaur, 20:00etan, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Emanaldia behin bakarrik ikusteko aukera izango da. Imanol Ubedaren esanetan, Bide Ertzean-en azken diskoa buru-belarri prestatzen dabiltza. Azken lanean, 36ko gerra dute oinarri kantuak egiteko.

Kontzertu akustikoa eskainiko duzue. Nolako emanaldia izango da?
Disko berria prestatzen gabiltza Bide Ertzean taldekoak. 36ko gerrako kantuak egin ditugu, eta horietan oinarrituko gara gaur. Dena dela, ez da taldearen kontzertu bat izango, anaia eta biok ohiz kanpoko kontzertu bat joko dugu, Arrekili euskara elkarteak eta Hori Bai gaztetxeak eskatuta.

Abesti berriek zertaz hitz egiten dute?
36ko gerran oinarritzen dira lan berriko kantu guztiak. Gerrako istorioak nagusi dira abestien hitzetan.

Beraz, lan berriaren aurrerapen bat entzungo du joaten denak.
Bai. Azkeneko urtean, kantuak egiten aritu gara; horien ardatz nagusia 36ko gerra izan da, eta horren inguruan, informazioa biltzen eta dokumentazio lana egiten ibili gara.

Nolako istorioak aurkitu dituzue?

Istorio politekin topo egin dugu. Batez ere, gauza bitxiak aurkitu ditugu. Azkenean, gerraren inguruan guk egiten dugun irakurketa bildu dugu lanean. Gainera, etxean baditugu desagertutakoak eta hildakoak 36ko gerran.

Etxeko istorioek aipamena izango dute zuen kantuetan?
Ez. Gure disko berria ez da lan biografiko bat izango. Kantuak orokorrak izango dira. Bestalde, kontu asko jaso ditugu. Esaterako, Madrilgo 13 Rosas Rojas emakumeen ikuspegia, baita Kataluniako mugimendu batena ere.

Doinuei dagokienez, estilo berbera mantentzen al duzue ?
Estilo aldetik, 98tik hona egindako ibilbidearen ondoren, uste dut ez dugula inor harrituko. Gainera, gure premisa nagusiak aspaldi ezarri genituen. Baina puri-purian dauden taldeak ere entzuten ditugu, eta horrek eragina izan dezake gure azken lanean.

Noiz egongo da lan berria kalean, gutxi gorabehera?
Astelehenean grabatzen hasiko gara astebetez, eta uztaila bukaeran beste aste bat ibiliko gara grabatzen. Irailean nahasketak egingo ditugu, eta dena ondo badoa, urrian edo azaroan aurkeztuko dugu.

Horren ostean, kontzertuak etorriko dira.
Zuzenean jotzeko ilusio handia dugu, asko gozatzen baitugu.

Musika. Imanol eta Joni Ubedaren kontzertu akustikoa. Lekua: Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Noiz: Gaur, 20:00etan.

Gerraren inguruan guk egiten dugun irakurketa bildu dugu gure disko berrirako


BIDE ERTZEAN





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Hemeroteka


Hemeroteka 2


Webgunea


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du