EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Ibilbidea
Bide Ertzean

Beharbada taldearen beraren izenak aurreratzen zuen bezala, Bide Ertzean ez da inoiz izan modaren aterpean ibiltzearen zale. Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko moduan sortu ziren, eta 1998ko udaberrian Dana lanbrotute ikustot muntaian hartu zuten parte. Susako poetekin batera (Aranbarri, Otamendi, Izagirre) osatutako happening sorta gustagarria izan zen hura, haien testuak rockera hurbildu ziren horrela, San Franciscon eta Liverpoolen beat poetek rock and rollarekin egindako saio haiez geroztik aurrekari ugari izan dituen belaunaldi bateko poesia eta musika uztartzeko ahaleginean.

Emanaldi haietatik, eta Karlos Aranzegi baterijolearen talderatzearen ondoren, Gaztelupeko Hotsak-entzat bost abesti grabatzeko aukera sortu zen, jakineko moldeetan murgilduta zebilen musika girora haize berriak ekartzera etorri zirenak. Kaki Arkarazok Joni eta Imanol Ubedarekin lankidetzan jarraitu zuen, Deabruak Teilatuetan taldean bezala, "Bide Ertzean-en soinuari tajua ematen" anaia biek 1998an azalduko zutenez. Orduantxe jakinarazi zuten taldea ez zegoela erabat egina, artean, bere nortasun eta soinu propioaren bila bazuela bidea egiteko aurretik, nahiz eta ertzetatik ibili.

Handik urte betera, elektrifikatze prozesu hori "Zure minari" lanean jarri zen agerian, Jose Luis Otamendiren beste horrenbeste poemarekin egindako hamalau abesti ziren. Doinuen joritasun hartan bazuten zerikusia, noski, bai Kaki Arkarazoren eskuak eta gogoak, eta, baita ere, Fran Iturbek maisuki jotako gitarrak, denik eta pop-rockik hoberena egiteko sena bai, eta konplexurik ez duen musikaria, eta taldeko kide izatera etorriko zena.

Taldeak bere musika eta besteren testuen arteko harreman berri horren ostean, erronka bat zeukan betetzeko, hasi ziren urtean bertan aldarrikatu baitzuten Bide Ertzean ez zela poemak musikatzeko sortutako talde bat, proiektu musikal bat baizik. Grabatutako hirugarren lanean auzi hori argitu egin zen: Grisa beraiek sortutako hamairu abestik eta taldeak dantzan jarri duen Iņigo Aranbarriren testu batek osatutako bilduma da.


BIDE ERTZEAN





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Hemeroteka


Hemeroteka 2


Webgunea


ARTISTAK
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du