EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Flamenko, pop eta folk doinuak Bat Gehioren lehen diskoan
hemeroteka
Flamenko, pop eta folk doinuak Bat Gehioren lehen diskoan


Flamenko, pop eta folk doinuak Bat Gehioren lehen diskoan

irune berro - BILBO

90eko hamarkadaren bukaeran, Bartzelonako erdiguneko pintxo tabernetan lanean ari zirela ezagutu zuten elkar Bat Gehio taldeko Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako musikariek; Julen Cobosek (kantaria), Eneko Narbartek (gitarrista), Guillermo Trujillanok (gitarrista), Juan Gerrak (baxua) eta David Carrerasek (bateria jotzailea).

Bakoitzak bere kabuz, musika egiten zuten lehen ere. Flamenkoa, folka, popa... Nork bere estiloa zuen, eta doinu eta erritmo horiek guztiak isuri dituzte Bat Gehio proiektuan; Diaspor han lehen lana kaleratu dute, Gaztelupeko Hotsak diseketxearekin. 2000. urtean Gazte Leihoa saria irabazi ondotik, euskarazko hamabi kantu jasotzen dituen diskoa egin dute. Bartzelonako Paco Roman estudioan grabatu dute, eta lagun dituzten zenbait musikarirekin batera aritu dira: Dani Figueras, Juan Flores, Juan de Diego, Gorka Benitez eta Benjamin Dwyer, besteak beste.

Kataluniako eta Euskal Herriko musikariak

Euskal Herriko eta Kataluniako herri musika dute oinarri abestietako batzuk; Lluis Llachen L'estaca eta Xabier Amurizak idatziriko eta Imanolek musikatutako Mendian gora haritza kantuen bertsio bana egin dute. Gainerako abestiak Julen Cobos aretxabaletarrak idatzi ditu. «Letra bitalistak egin ditut, egunerokotik hartutako istorioak kontatzen ditugu, finean, bizitzari abesten diogu». Badaude, hala eta guzti ere, kantu intimistagoak: Kartzelak, esaterako.

Bat Gehio askotariko estilo eta doinuak nahasten dituen taldea izaki, ez dakite zer-nola hartuko duen euskal entzuleak Diaspor han lana. «Katalunian oso harrera ona izan du, nahiz eta euskaraz abestu eta zer diogun ulertu ez, gustatu zaie». Musikariek beraiek diotenez, zuzenean entzuteko taldea da Bat Gehio. Hain zuzen ere, joan den igandean Kilometroak jaiaren baitan Orion eskaini zuen lehendabiziko zuzeneko emanaldia Euskal Herrian.


BAT GEHIO





Kontzertuak


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du