EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Genero erakusketa egin du Audiencek bigarren diskoan
Hemeroteka
Genero erakusketa egin du Audiencek bigarren diskoan


**Gernikako boskoteak Noizpop zigilu berriarekin kaleratu du «Second Handed»**

**Audience taldea nortasun handiko taldea dela erakutsi dute bere bigarren diskoko abestiek. «Second Handed» izenburua du Gernikako boskotearen azken lanak. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen Noizpop azpizigiluak kaleratu du genero desberdinetatik edaten duen albuma.**

Izaskun LABEAGA

BILBO

Bizkaiko boskoteak musika asko entzuten du. Horixe aitortu zuten atzo Hannot Mintegiak eta Gaizka Insunzak diskoaren aurkezpenean, eta horrela igartzen da diskoaren lehen entzunaldian ere. Rocka oinarrian harturik, erreferente desberdinen bideetatik abiatzen da taldea, eta soinu berriak eskaintzea lortzen du. Nick Cave, Jon Spencer Blues Explosion, Fugazi, Led Zeppelin, Rolling Stones, Velvet Underground eta Neil Youngen musikatik edaten du, besteak beste, Audiencek.

Noizpopeko Gotzon Uriberen esanetan, «Audience ez da ohiko taldea. Hainbat instrumentu erabiliz soinu ezaugarri desberdinak uztartzen ditu era berezi batean: blues garratza, Texasko aireak, zirraraz betetako rocka... berea duen sen artistikoa erakusten du; sortze prozesu izugarri batean murgiltzen da Audience».

«Ry Cooderen estilismoa, David Lynchek bere filmetan azaldu dezakeen pultsua ­dio Gotzon Uribek­ Audiencek bere abestietan islatzen du, rock sarkorraren izatea edota Velvet Underground moduko talde baten kontzeptu artistikoa».

''Second Handed'' diskorako hamar kantu konposatu dituzte taldekideek. Bakoitzak ukitu berezia du, eta euskarazko abesti bat izan ezik, besteak ingelesez egin dituzte. Urdulizko Tio Pepe estudioetan grabatu zuten albuma uztailean, eta Jose Lastrak egin zuen teknikari lana. Lastrarekin ere arituak ziren aurretik, lehen diskoan, alegia. Hura Primeros Pasitosekin kaleratu zuten, beren aldeko interesa adierazi zuen lehen konpainia izan zelako. Mallorcako zigiluarekin jarraitzeko asmorik ez zutenez, gogo onez jaso zuten Noizpopen eskaintza.

Diskoa digipack formatuan plazaratu dute, eta diseinu artistikoa eta taldearen irudia ­diskoaren diseinua, argazkiak, web orria­ Igor Zorrotzarenak dira. Split 77 eta Atom Rhumbarekin ere egiten du lan diseinatzaile bilbotarrak.

Urriaren 23an hasiko dute bigarren diskoaren bira. 17 kontzertu dituzte hitzartuta, Euskal Herritik kanpo gehienak. Gure artean hiru saio dituzte iragarrita: Iruñeko Las Caballerizasen (azaroaren 21ean), Bilboko Kafe Antzokian (abenduaren 26an) eta Gernikako Liceoan (urtarrilaren 2an).


AUDIENCE





Kontzertuak


Argazkiak


Hemeroteka


Ibilbidea


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du