EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Aterkingsen rock-and-roll jarrera
Hemeroteka
Aterkingsen rock-and-roll jarrera


Garaje eta punk-rocketik edaten duen diskoarekin estreinatu da taldea

MIKEL LIZARRALDE - DONOSTIA

Euskal Herriko taberna eta lokal rock-and-roll zaleenak zapaldu dituzte, eta horietako agertokietan jaun eta jabe bilakatu dira askotan. Aterkings taldekoek hamaika txokotara eraman dute azken bi urteotan beren rock-and-roll arima, 60ko hamarkadako garajea eta punka maila berean maitatzera eramaten dituen espiritua. Orain zalantzarako tarterik uzten ez duen disko batekin estreinatu dira: Rock'n'Roll (Gaztelupeko Hotsak).

Alberto Gonzalez (gitarra eta organoa), Mikel Txurruka (gitarra), Iker Etxeberria (baxua), Martxelo Mendizabal (bateria) eta Iñigo Goikoetxea (ahotsa) Markina eta Elgoibar aldetik datoz, eta musikazale amorratuak izanik, kontzertuetara joatearen poderioz ezagutu zuten elkar: «Elkarrekin jotzen hasi ginen, bertsioak egiten eta abar, eta pixkanaka gure kantuak egiten joan ginen. Era berean, kontzertuak etorri ziren», dio Gonzalezek. Aterkingsek berehala piztu zuen rock-and-roll basati eta zuzena maite dutenen arreta. Batik bat zuzenean erakusten duten jarrerak egin zituen ezagun, sutsu aritzen baitira beti. Eta jarraitzaileak maketa bat grabatzeko eskatzen hasi ziren: «Maketa grabatu eta mugitzen hasi ginen Euskal Herrian nahiz kanpoan. Kike Turmixi iritsi zitzaion eta kontzertu batzuk lortu zizkigun, Mad Daddysekin eta Glueciferrekin». Kontzertu haiek oso baliagarriak egin zitzaizkion taldeari, ohiko tabernetatik kanpo ere jotzeko aukera eman baitzien: «Gijonen jo genuen, eta ohartu ginen hizkuntza ez zela oztopo komunikatzeko. Hori oso pozgarria da; ikustea kontzertuetan jartzen dugun guztiak zerbaiterako balio duela».

Turmixek berak eskaini zien diskoa grabatzeko aukera, baina Aterkingsekoek Euskal Herrian gelditzea erabaki zuten: «Kike izan zen berotu gintuena, maketak Madrilen oso harrera ona izan zuelako. Guk sumatzen ez genuen sinesgarritasun bat eman zigun. Hala eta guztiz ere, Gaztelupeko Xarra ezagutzen genuen aurretik eta gustuko genuenez eta prest zegoenez... aurrera». Urdulizko Tio Pete estudioan grabatu zuten diskoa, Jose Lastrarekin, «eta oso gustura» gelditu ziren, «zuzeneko soinua oso ondo jaso duelako». 16 kantu grabatu dituzte, azkarrak eta biziak guztiak ere, eta horien artean dago Gordy eta Bradforden Money klasikoa ere. «Kontzertuetan beti jo izan ditugu bertsioak, eta iruditu zitzaigun egokia izan zitekeela, taldearen izaera definitzen duelako». Besteak beste, Wailersen Out of our tree, Sonicsen Psycho eta Little Richardsen Tutti frutti jotzen dituzte zuzenean.

Eragin ugari

Ths Sonics, The Wailers 60ko garaje taldea, ez Bob Marleyrena eta Little Richardsetik hasi, The Stooges eta Radio Birdmanetik pasa eta Flaming Sideburns edota Sex Museumera iristen dira Aterkingsengan eragin duten taldeak. Tartean beste asko daude: Cynics, Chuck Berry, Ramones, Rolling Stones, Nomads, NCC... «Bizitza osoan entzun dugunak eragiten digu; garajeak, punkak... baina indie-a ere gustatzen zaigu eta ukitu hori ere igartzen diot gure musikari. Dena rock-and-rolla da».

Goiko izan ezik, gainerako lau kideak beste talde batzuetan aritutakoak dira. Mendizabal eta Gonzalez 6Nemen9 taldean aritu ziren eta azken hori baita Uler 600en ere. Txurruka eta Etxeberria, berriz, Taupada eta Lurrin-en ibili ziren duela urte dezente: «Goiko da freskura ekarri diguna. Kantari izateko animatu genuen eta primeran. Gainera, zuzenean izugarri ondo transmititzen du; burua galdu eta duen dena ematen du». Zuzeneko jarrerak egin du ezagun Aterkings: «Nahiz eta teknikoki oso ona ez izan, guztia ematen dugu».

Hitzetan rock-and-roll klasikoari atxikitako gaiak jorratzen dituzte: gaua, dibertsioa eta sexua. Euskara nagusi bada ere, ingelesez eta gaztelaniaz abestutako kantu batzuk ere sartu dituzte diskoan: «Gure arteko harremana euskaraz da, baina ingelesez eta gaztelaniaz abesten duten taldeak ere gustatzen zaizkigu. Hori dena igarri egiten da».


ATERKINGS





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Hemeroteka


Hemeroteka 2


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du