EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Ibilbidea
Arima Beltza

Arima Beltza 1997ko irailean sortu zen, Elgoibarren. Lehen pausoak Aitor Badiola gitarrajoleak eta Jon Gurrautxaga bateriajoleak eta kantariak eman zituzten, 1995eko neguan elkartzen hasi zirenean. Kaxa gor bat, txaston zahar bat, gitarra bat eta anplifikagailu bat ziren zeukaten material guztia. Garai hartan ez zuten non entsaiatu, hortaz, batetik bestera ibiltzen ziren trasto guztiak soinean hartuta. Blues tradizionalak, John Mayall eta Eric Clapton ziren nagusi beraien ekinaldietan.

Aitzol Garmendiak "Blues oihartzuna" abestian dioen bezala, Arima Beltza fundizio batean sortu zen. Izan ere, fundizio zahar bateko lokal batean egin zituzten beraien benetako lehen entseguak. 1997ko irailean jadanik hirukotea ziren, Gurrutxagaren lagun Igor Txurruka baxuarekin gehitu baizitzaien. Denbora gutxira beste gitarrajole bat zuten beraiekin, Lander Trinidad. Zenbait hilabete pasa ostean Txurrukak taldea uztea erabaki zuen, izan ere, punk musika gustatzen zitzion eta deseroso sentitzen zen blues-a egiten. Dena dela, beste baxujole bat topatu arte taldearekin jarraitu zuen. Orduan agertu zen Iņigo Araujo, taldeko laguna eta musikazale amo-rratua. Laukote berriak abestiak konposatzen eta bertsioak ateratzen jarraitu zuen. Urte batera estraineko kontzertua eman zuten Soraluzeko Gaztetxean. 1998ko abuztuko egun sargoritsu hartatik gaur egunera makina bat kontzertu eman dituzte eta gehienetan kolaboratzaile garrantzitsu bat izan dute beraiekin, Joseba Alonso eta bere aho soinua. Gaur egun kontzertuetako kolaboratzaile izatetik taldeko partaide izatera pasa da Elgoibarko "hippiea".

Uzta propioko abestiez gain, Freddy King, John Mayall, Rory Gallagher eta Cream bezalako taldeen bertsioak entzun daitezke Arima Beltzaren kontzertuetan. Orokorrean talde gaztea da Elgoibarko boskotea, euskaraz abesten dute eta berain pasioa blues & rock-a da, disko honetan erakusten duten moduan.


ARIMA BELTZA





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Argazkiak 2


Hemeroteka


Webgunea


ARTISTAK
· ASSTRIO
· ATERKINGS
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· PETTI
· RAFA RUEDA
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· PEOPLE ARE MACHINES
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du