EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


KEMEN LERTXUNDI : poesia eta kantagintza

E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Kemen\Kemenjarrita.gif

Kemen Lertxundi, Ondarroako poeta eta musikari gazteak argitaratzen duen lehen lana da Galdutako zubixak. Bi bideak elkar gurutzatu eta lotzen dira bertan. Testuen koadernoan kantuek eta poemek egilearen biografia sentimental moduko bat osatzen dute, giza harreman orotan aurkitzen ditugun sentimenduez hornitua.
Diskoan bi formatutan agertzen zaigu kantaria; batean, bakarka eta era akustikoan, kapaza da akorde gutxi batzuekin intentsitateaz betetzeko kantuak. Bestean, Ondarroako Garden rock progresiboko taldeko musikarien babesaz, indar melodiko handiko eta moldaketa klasikoez jantzitako pop-rock eremura eta errepideko rock amerikarrera jotzen dute kantuek. Disko-liburua merkeago eskuratzeko aukera daukazu

Gehiago irakurri...
E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Lasturbidean\LasturbideanAzala.gif 2008-06-18 / 18:18
LASTURBIDEAN: Erromeriaren giro bizia

Egunotan kaleratzen da Ostolaza eta Pujana trikitilariek zuzenean grabatu berri duten diskoa. Bertan Sakabi, Elgeta, Gelatxo eta Txankarta soinujoleek Lastur-Itziarko plazetan jotzen zituzten piezak dira entzungarri. Grabazioan, oraindik ere indarrean dirauen erromeri giroa jaso nahi izan dute. Horretarako, zuzeneko bi grabaketa burutu ziren eta bertan jendearen txalo eta irrintziak entzuteaz gain, dantzariak ere somatzen dira. Asteko eskaintza berezia 7 eurotan

Gehiago irakurri...
E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Croosroad\BM&S_cartel2.gif 2008-05-27 / 19:11
Afrika ezagutu Body Mind and Soul taldearekin

Body Mind & Soul taldea Ipar Malawi (Afrika)ko sei lagunek osatua da, Davie Luhanga, Street Rar (kaleko arratoia) denen buru. Souls of the Ghetto izenarekin egin zituen taldeak bere lehen urratsak, reggae musika jotzen. 2005. urtetik aurrera bere sustrai malawiarrek erakarrita osatu zen gaur eguneko taldea, eta kideen arbasoen kultura garaikoarekin partekatzeko garrantziaz ohartu ziren. Eurek voodjaz esaten dioten musika kontzeptu berria sortu zuten molde askotako saioak egin ostean. Musika tradizionalaren eta jazzaren feelingaren arteko nahasketa da, Malawiko iraganeko eta garaiko kulturen arteko zubi musikala. 2007ko maiatzean jaso zuen taldeak nazioarteko lehenengo saria, Music Crossroads Southern Africa InterRegional Jaialdian (Zimbabwe) boto gehien jaso zituen taldea izan zenean. Sari honi esker lehenengo bira egingo baitu Europan barrena 2008ko udan. Ekainean izango ditugu gure artean Oñatin, Zarautzen, Zornotzan eta Eibarren.
Hitzaldiak ere eskeiniko dituzte euren bizi esperientziak azaltzeko

Gehiago irakurri...
E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Esne Beltza\EBeltza.gif 2008-05-21 / 20:09
ESNE BELTZA: made in Euskal Herria

Soinu, erritmo eta hizkuntzen arteko nahasketa kitzikagarria aurkezten digu Esne Beltza taldeak estraineko lan honetan. Zuriek egindako musika beltza da (soul, ska, reggae), beste hamaika kolore duen musika sortuz. Etzakit taldean hasi zenetik Fermin Muguruzaren ondoan igarotako urteak bitartean pilatutako eraginak, ezagututako esperientziak eta lagunak eta barneratutako irakaspenak bildu ditu Xabier Solanok familia baten gisakoa den proiektu honetan, hamaika eszenatoki eta taldetan ((Fermin Muguruza, Joxe Ripiau, Sutagar, MaldeOjo, Etzakit...) aritutako musikariekin batera. Musika elektronikoko diskoen grabazioan eta ekoizpenean gero eta esperientzia handiagoa duen Xabi Peryk (Itoiz taldeko kide ohia) soinu mahaian erakutsitako esku trebeaz biribildutako lana. maiatzean kaleratzen da euren lehen disko luzea eta egunotan 7 eurotan daukazu eskuragai. Erosi

Gehiago irakurri...
E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Tiger\Tiger!Tiger!_Foto.gif 2008-05-12 / 19:37
Tiger! Tiger! : Atlantatik datorren rock berezia

Tiger! Tiger! taldea Subsonics Buffi Agüeroren bateriaren talde berria da, baina hemen danborrak alde batera uzten ditu eta eszenatokiaren erdian abesten du gitarra lagun, Nancy Sinatra punk edo lo-fi rockari emandako Patti Smith bihurtzeko. Black Lips lagun miretsien baimenarekin, Atlantan egun sasoikoen dabilen taldea da. Estreineko diskoa kaleratu berri dute Bloody Hotsak zigiluarekin -Erosi 7 eurotan - eta egunotan gure artean izango dira zuzenan jotzen Subsonics taldearekin batera.Ikus Agenda

Gehiago irakurri...
E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Kanevky\artista.gif 2008-04-21 / 18:00
JULIAN KANEVSKY: kantuak egiten dituen gitarrista

Musikari argentinarraren bakarkako lehen diskoa -Javier Vacas (baxua) eta Antonio Alvarez Pax (bateria eta perkusioa) musikari eta lagunekin grabatua-, ez da gitarrista bati aurrikusi ahal zaion diskoa, ihes egiten baitio gitarristek ohikoa duten teknika erakustaldi hutsari. Julian Kanevsky ez da guitar hero bat, kantuak egiten dituen gitarrista bat baizik. Miretsi, gitarrista ugari miresten ditu, baina inork ez du Beatlesek adina eraginik utzi berarengan. Instrumentala izanagatik, abestiak dira disko honetako osagaiak. Aste honetan 7 eurotan eskuratzeko aukera. Erosi

Gehiago irakurri...
E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\KO\kromoa.gif 2008-04-21 / 17:26
BLUES SUTSUA, ZUZENEKO GARTSUA

Adrian eta Marcos, Los Reyes del KO bluesaren bide europarrean barrena ibili dira, euren haurtzaroko Santiagotik Madrileraino, gitarra, aho-soinua eta ezinbesteko “riff” sorta aldean zutela; Madrilen grabatu zituzten aurreneko diskoak eta gero Berlinen jarri ziren bizitzen eta han eskainitako zuzenekoek aho zabalik utzi zituzten ikus-entzuleak. Horren adibide aurtengo urtarrilean, musikari berezien laguntzarekin Berlingo kluba ospetsuan Live in Yorckschlösschen zuzenean grabatutako diskoa. Eskeintza berezia 7 eurotan.Erosi

Gehiago irakurri...
E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Gainsbourg\Artista.gif 2008-04-14 / 20:09
SERGE GAINSBOURGen kantuak euskarara ekarriak

Juankar Landa musikari donostiarrak kantari lagun sorta bat aukeratu zuen, heterogeneoa, ibilbide luzekoak gehienak, Gainsbourgekin hazitakoak, Euskal Herrian egindako pop-rockaren historikoak batzuk, eta azken belaunaldiko gazteak gainontzekoak. Gari, Diego Vasallo, Rafa Berrio (Amor a Traición, Deriva), Mikel Agirre (La Buena Vida), Santi Gasca (Sanchís y Jocano), Txuma Murugarren, Giorgio Bassmatti, Enrike Mingo, Jone Gabarain (Le Mans), Saioa, Estanis Elorza (Natural Project), Urko Menaia, Luisa Etxenike eta Jorge Carrero idazleak eta Juankar Landa bera dira Gainsbourgen doinu eta hitzetan islaturiko izaera errebelde, apurtzaile eta independentea bere egin dutenak. Donostiako musikari talde zabal bat izan dute lagun: Juan Zulaika, Aitor Unanue, Joserra Senperena, Javier Sun, Borja Iglesias... eta DINBI DANBA taldeko partaideak. Gainsbourg Gainbegiratuz diskoa kaleratu dute eta zuzenean ikusteko aukera izango da : Elgetan(apirilak 18), Donostian (maiatzak 7)eta Azkoitian (maiatzak 10). Aste honetan diskoa 7 eurotan erosteko aukera

Gehiago irakurri...
E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Marta Sanchez\MS_promo_01_ok.gif 2008-04-13 / 14:13
MARTA SANCHEZ TRIO: Ilargiak, Eguzkiak & Elefanteak

Marta Sánchez pianojotzaile madriladarrak zuzentzen duen jazz hirukotea Bizkaiko Blues Jazz Zizkuituan arituko da aste honetan Lunas, Soles & Elefantes zuzenean disko berria aurkezten. Berarekin batera Javier Moreno kontrabaxuan eta Andres Litwin baterian arituko dira taula gainean.
Marta Sanchezen hirukoteak Brad Mehldau, Bill Evans eta Keith Jarrett bezalako izen handiak dakarzkigu gogora, baina ez dugu horregatik zertan lotu lirismo femenino batekin. Melodia osatzeko duen berezko erraztasunak ez du sentimentalkeriaren esparrura lerratzen, hunkiberatasuna zintzoa da, itxurakeriarik gabea, eta zenbaitetan Thelonious Monk taldearen hotsek ondo mugatuta aurkitzen dugu, batez ere boppers moldeetan. Doinuok entzunda txango atsegin bat egiten dugu gure baitara, arestian aipatutako izenen aurreko zalantzak eta zorrak gero eta txikiagoak direla hautemanez...
Musikarekin disfrutatzea gustuko dutenentzat.
Egunotan CDa 7 eurotan. Erosi

Gehiago irakurri...
E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Azkoitia\kartela02.gif 2008-04-03 / 16:02
TXUMA MURUGARREN : MARJINALIA han hemenka

Aurreko diskoetan ez bezala, ez dago soinua definitzen duen ildo nagusi bat, aitzitik, kantu bakoitza janzteko egindako hautuan datza diskoaren berezitasunetako bat. Horregatik da, esaterako, inoiz baino lirikoen agertzen zaigula Txuma Murugarren bere kantuetan, baita ere besteei lapurtako testuetan (Xabi Borda, Angel Erro...). Istorio adina soinuk osatzen dute Marjinalia. Eta hori erakusteko kontzertuz bete dauka agenda . Ostirala 4 Donostian eta larunbata 5ean Azkoitian hasita

Gehiago irakurri...
  
Kontzertuak
  
TAPIA ETA LETURIA. Iruñea
(gaur)
  
  
AMAREN ALABAK. Iruñea
(uztailak 10)
  
  
ESNE BELTZA. Iruñea
(uztailak 11)
  
  
VACAZUL. Eibar
(uztailak 11)
  
  
JJBAND. Bergara
(uztailak 11)
  



Nobedadeak



GALDUTAKO ZUBIXAK
Kemen Lertxundi

Erosi 8.00 EUR


OSTOLAZA ETA PUJANA
Lasturbidean

Erosi 7.00 EUR


MADE IN EUSKAL HERRIA
Esne Beltza

Erosi 7.00 EUR


THE KIND OF GOODNIGHT
Tiger! Tiger!

Erosi 7.00 EUR


LIVE IN BERLIN
Los reyes del KO

Erosi 7.00 EUR


JULIAN KANEVSKY
Kanevsky

Erosi 7.00 EUR


DARDAREN INTERPRETAZIOA
Joserra Senperena

Erosi 10.00 EUR


HEROE SECRETO
Victor Aneiros Band

Erosi 10.00 EUR


KALAMIDADIAK
Morau

Erosi 10.00 EUR


56 GELATIK
Karelean

Erosi 10.00 EUR


BILDUMA
Hotsak Dantzan

Erosi 10.00 EUR


MUNDU MARGOTU BERRI BAT
Kokein

Erosi 12.00 EUR


ON
Petti

Erosi 12.00 EUR


UHINAK
UEK

Erosi 12.00 EUR

ARTISTAK
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IÑAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ÑACO GOÑI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du