Hemen zaude: Hasiera
Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Begin da hasiera. Ez galdu arrastoa…

2021/03/25

 Begin da Irati Bilbao bizi den espazioa, bere begian hartu ahal izan dituen une magiko eta errepikaezinen multzo bat, nota artean dagoen misterioa argitzeko gonbidapena: benetako jazz abeslariek bakarrik trenka lezaketena.

Xuxurlaka, isilpean eta itxuraz lotsati hasten da disko hau, giro-musika atsegin moduan, arreta gehiegi deitu nahi ez balu bezala. Baina konturatzerako zeure zentzu guziak gatibu hartzen ditu. Azalean ahots-jazz klasiko eta pop ukituen arteko uztarketa atsegin bat baino ez iruditu arren, berehala eta ñabardura bitxiak han eta hemen azaltzen hasten diren neurrian egiten ari zaren edozein gauza alde batera utzi eta aurkikuntza joko liluragarri horretara ematera baino beste erremediorik ez duzu. Erabat azaldu ezinezkoa den magia berezi batez josita dagoela ohartzerako mirari txiki honen atzean nor dagoen galdetuko diozu zeure buruari, oso noizean behin ematen diren ekimen baten aurrean sentitzen bait zara ordurako.

 

 

Gehiago irakurri

Beldurrik gabeko musika

2021/03/09

 Juanma Dominguez, kontrabaxulariak, Aitor Bravo bateria joleak eta Jorge Fernandez pianistak banda izugarri gazte bat osatzen dute. Ondare historikoaren ezagutza eta errespetu osoz, baina inoiz ez haren gatibu eta beti ere usadio, forma eta hizkuntza ezberdinen arteko elkarrizketa askeari emanak. Taldearen jardunean ez da zaila Bill Evans Trioren klasizismoaren oihartzunak, “duende” flamenkoari egindako keinuak edo era guztietako pintzelkada folklorikoak aurkitzea, baina, horren gainean, konposizioek espazio garden zabal bat eskaintzen diote musikari, aire purua bete betean arnastu eta itsas brisa gozo batek fereka dezan. Soinu bakoitzaz kristalezko argitasunez gozatzeko aukera paregabe horretan, ezerezetik sortu eta itsas lerroan desagertu arte entzuteko parada ederra daukagu. Diskoari dagokion denbora eta arreta eskaintzea, belarri abenturazaleentzako opari bilakatzen da. Irudiak du izenburua No-Land Trio 

Gehiago irakurri

Ez dago rock-and-rollik jarrerarik gabe.

2020/12/31

 Bateriak eta gitarra bik osatzen dute King Kong Blues hirukotea. Berrehun kontzertutik gora eman dituzte Frantzian, Holandan, Espainian, Portugalen, Euskal Herrian... Fleshtones, Meteors, Black Diamond Heavies, Wampas, Wampas eta beste hainbat talderen atariko gisa jardun dute.

 Rock-bluesaren barruan ongi kokatuta, estiloan Robert Johnsonengandik Jon Spencerrengana dabiltza, blues akustikotik hasita rock&roll basatieneraino. Bordelen bizi diren hiru musikari frantsesek osatzen dute  taldea eta ¡Bam Bam! da euren bigarren diskoa. 

Gehiago irakurri

Albiste gehiago…
Agenda
2021/04/18 12:30 Bilbo, BBK aretoa Seda
2021/04/18 19:00 Mendaro, San Agustin aretoa Muga - Anfetamiña
2021/04/18 19:00 Beasain, Igartza jauregia Idigoras, Oleaga, Izarra - h3o
2021/05/03 19:00 Néons sur Creuse, Le printemps des cerises King Kong Blues
2021/05/06 20:00 Bordeaux, Salle des Fêtes du Grand Parc Capsula
2021/05/07 20:30 Narón, Pazo da Cultura Martins Aneiros Band
Gehiago…